Antsa Oibarkoa

Antsa Oibarkoa (Oibar, Nafarroako Erresuma, 995 - Aragoiko Erresuma, 1070) Antso III.a Gartzeitz iruindar erregearen maitalea izan zen, eta Aragoiko lehen agintari subirauaren ama, Ramiro I.arena. Aragoiko zenbait hilobitan egindako azterketen ondorioz, bere gorpuzkiak ADN bidez identifikatu ahal izan dira Jaka hiriko sarkofago batean, bere biloba Antsa Aragoikoaren hilobian.

Antsa Oibarkoa

Bizitza
JaiotzaOibar, 990
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaSanta Cruz de la Serós, 1070 (79/80 urte)
Hobiratze lekuaJaka
Las Benitas monasterioa
Familia
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Jarduerak
Antsa Aragoikoaren sarkofago honetan identifikatu dituzte bere amona Antsa Oibarkoaren gorpuzkiak.

Biografia

Agirien arabera[1], nerabe zela izan zuen Antso III.arekin semea, Ramiro. Seme hori ez zen izan sasiko ezagutu gabea, eta aldiz, Antsa Aibarkoak eta Ramirok berak Iruñeko Erresuman kargu inportanteak izan zituzten. Bereziki, Ramiro I.ak Aragoiko konderria jaso zuen, Aragoiko historia independentearen hastapena ezarriz. Antsak berak Santa Ziliaren monasterioa eta Miranda herria. Horregatik Antsa Mirandakoa ere esaten zaio.

Ehorzketa eta identifikazioa

2011. urtean, Zaragozako Unibertsitateak azterketa egin zuen Aragoiko errege-erreginen zenbait hilobiratze lekutan, eta honela zenbait gorpuzki identifikaturik, beraien arteko ahaidetza harreman genetikoak ere ikusi ahal izan zituzten ADN bidez[2]. Horren ondorioz, ikusi ahal izan zuten Jakako Las Benitas monasterioan zegoen Antsa Aragoikoaren hilobian bederatzi pertsonaren gorpuzkiak zeudela, eta horietarik bi Antsaren ahizpak zirela, eta beste bat Antsa Aragoikoaren aitaren parteko amona izan behar zela, Antsa Oibarkoa alegia. Sarkofago hura Jakan baino lehenago Santa Maria de la Serosen egon zen, Aragoiko nobleziako emakumeekin lotutako monasterioan, eta hortaz han ehortzi zutela Antsa pentsa liteke.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Sancha de Aibar, señora de Miranda» geni_family_tree (Noiz kontsultatua: 2018-08-23).
  2. ZARAGOZA, EFE.. «Identificada genéticamente la primera dinastía de los Reyes de Aragón» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-23).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.