Antropologia Museo Nazionala (Mexiko)
Antropologia Museo Nazionala (gaztelaniaz Museo Nacional de Antropología edota MNA, Mexiko Hirian dagoen antropologia museo bat da, Mexikon dauden museo garrantzitsuenetakoa. Bertan, Mesoamerikako arkeologia ondarea ikusgai dago.
Antropologia Museo Nazionala (Mexiko) | |
---|---|
Museo Nacional de Antropología | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Mexiko |
Federative entity of Mexico | Mexiko Hiria |
Territorial demarcation of Mexico City | Miguel Hidalgo |
Koordenatuak | 19°25′34″N 99°11′10″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1964 |
Inaugurazioa | 1964ko irailaren 17a |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Pedro Ramírez Vázquez Rafael Mijares Alcérreca (en) |
Irekiera egunak | Tuesday to Sunday (en) |
Bisitariak urtean | 2.000.000 |
Kontaktua | |
Helbidea | Av. Paseo de la Reforma s/n, colonia Polanco, alcaldía Miguel Hidalgo, Ciudad de México, México. |
E-posta | mailto:atención.mna@inah.gob.mx |
Telefonoa | tel:+52-55-55536266 |
Webgune ofiziala | |
Mexiko turismo puntu erakargarrienetako bat da, Amerika osoko museo handienetakoa, eta bi milioi bisitari erakartzen ditu urtero.
Eraikuntza
1964an inauguratu zen, irailean Adolfo López Mateos presidente zela. Pedro Ramírez Vázquez arkitektoa izan zen diseinatzaile nagusia, Rafael Mijares eta Jorge Campuzanorekin batera[1].
Edukiak
Museoan aurki daitezke Mexiko prekolonbinoko piezarik ederrenetariko batzuk: Horien artean, museoaren erdigunea den Eguzkiaren Harria, olmeken kulturako buru erraldoi batzuk, Teotihuacan kulturako monumentuak uraren jainkoei eskeiniak, Palenqueko hiriko Pakal buruzagi maiaren sarkofagoa, Monte Albán kulturako ehorzketa aztarnak, Xochicalcoko estelak, Tlaloc jainkoaren Monolitoa Museoaren sarrera zaintzen eta atlante tolteka bat Tollan-Xicocotitlanetik ekarria[2].
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Museo Nacional de Antropología» www.mexicoescultura.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
- (Gaztelaniaz) «Una visita al pasado indígena de México» La Vanguardia 2018-09-06 (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).