Antonov
Antonov edo Antonov Konplexu Tekniko Aeronautikoa (Antonov ASTC) (ukraineraz: Авіаційний науково-технічний комплекс імені Антонова, АНТК ім. Антонова), garai batean Antonov Diseinu Bulegoz ezagutzen zena, aire-konpainia eta zerbitzu aeronautikoen hornitzaile ukraniarra da; egoitza Kieven kokatzen da eta aireontzi handien eraikuntza esparruan esperientzia azpimarragarria du. Antonov ASTC jabetza publikoa duen konpainia da.
Antonov | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Industria aeroespaziala |
Jarduera sektorea | aircraft construction (en) |
Herrialdea | Ukraina |
Jarduera | |
Eskumendekoak | |
Ekoizpena | cargo aircraft (en) |
Agintea | |
Zuzendaria | Oleg Antonov eta Petro Balabuyev (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | enpresa estatal |
Jabea | Ukrainian Defense Industry (en) |
Historia | |
Sorrera | 1946ko maiatzaren 31 |
Sortzailea | |
Sorlekua | Novosibirsk |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
Historia
1946ko maiatzaren 31n sortu zen Sobietar Batasunean, Ministro-Kontseilu eta VKP Batzorde Zentralaren aginduz, OKB-153 izenarekin, eta Novosibirskeko (gaur egun, NAPO izenez ezagutzen da) fabrika aeronautikoan kokatu zen. OKBko eraikitzaile nagusitzat Oleg Antonov izendatu zuten.
Fabrika berriaren lehen emaitza An-2 ezaguna izan zen (18.000 unitate baino gehiago eraikirik). 1952an, OKB Kievera lekualdatu zuten; bertan garatu zuten An-8. Ondorenean, An-10 , An-12 , An-14,An-22, An-24, An-26, An-30, An-32, An-72, An-70, An-74, An-124, An-148 eta An-225 aireontziak eraiki zituzten.
1984ko apirilaren 4an, Oleg Antonov hil egin zen eta fabrikari bere izena jartzea erabaki zuten.
Produktuak
Antonov hegazkinek An-2 klasiko eta biplanotik hasita, An-28 ikuskapenerako hegazkinetik, ikaragarrizko Antonov An-124 eta Antonov An-225 hegazkinetarako bilakaera izan zuten. Azken hau hegazkinik handiena da. Hain ezagunak ez diren beste zenbait diseinu bidaiarien garraiorako erabiliak izan dira, Errusian eta Ekialdeko Europan, batez ere. Antonov honako jarduera hauetaz arduratzen da:
- Aireontzien diseinua eta eraikuntza.
- Zamarako garraioa (Antonov airelinea).
- Aireontzien mantenua eta hobekuntza.
- Ingenieria aeroespazialerako sostengua.
- Antonov aireportuko lanak
- Trolebusen diseinua eta eraikuntza.