Antonomasia
Antonomasia hitza grezieratik dator, ἀντονομασία, euskaraz "beste izenez esatea" da. Tropo bat da eta inoren edo ezeren izenaren ordez epiteto bat edo izen berezi bat erabiltzea da. Adibidez, Amazonia esan beharrean "Planetaren Birika" esatea. Xabier Altzibarrek adibide batzuk jaso ditu:[1]
![](../I/San_Sebastian_jardines_Miramar.jpg.webp)
Donostiari "Kantauriko Perla" deitzea antonomasiaren adibidea da.
- "Salbatzailea" Jesukristoren ordez
- "Ahalguztiduna" Jainkoaren ordez
- "Zinearen Meka" Hollywooden ordez
Hirutan benetako izena beste elementu batekin aldatu egin da eta berri horrek hasierakoaren balore bera du.
Antonomasiak idazle batzuren ustez sinekdokeak bezala eta beste batzuek metonimiak bezala ulertu behar dira.[2]
Oso figura erabilia da. Hona hemen beste adibide batzuk:
- Erroma = Hiri hilezkorra
- Txe = Ernesto Guevara
- Kantauriko Perla = Donostia
- Euskal Herriko Hiriburua = Iruñea
- Paperaren Hiriburua = Tolosa
- Jainkoaren gaitza = Atila
- Psikoanalisiren aita = Sigmund Freud
- Ehun dorreen hiria = Praga
- Burnizko dama = Margaret Thatcher
- Boss = Bruce Springsteen
Erreferentziak
- Literatura Terminoen Hiztegia, 53.or.
- Forradellas, 31.or.
Bibliografia
- Euskaltzaindia: Literatura terminoen hiztegia. Bilbo: 2008. 53-54 or. Xabier Altzibarren artikulua.
- Angelo Marchese eta Joaquín Forradellas: Diccionario de retórica, crítica y terminología literaria. Bartzelona: Ariel, 1982. 31-32 or.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.