Antonio Trueba

Antonio Maria Trueba De la Quintana, Antón el de los Cantares ezizenez ezaguna (Montellano auzoa, Galdames, Bizkaia, 1819ko abenduaren 24a - Bilbo, Bizkaia, 1889ko martxoaren 10a), XIX. mendeko Euskal Herriko idazlea izan zen.

Artikulu hau idazle bizkaitarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Trueba».
Antonio Trueba

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonio de Trueba y de La Quintana
JaiotzaGaldames, 1819ko abenduaren 24a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 1889ko martxoaren 10a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta artxibozaina
MugimenduaEuskal Pizkundea
Genero artistikoasketch story (en) Itzuli
short novel (en) Itzuli
eleberria
kontakizun laburra
olerkigintza

Musicbrainz: 2bf3fc4b-6732-47d4-8898-ea3bb820644e IMSLP: Category:Trueba,_Antonio_de Edit the value on Wikidata
Truebaren omenezko monumentua, Bilboko Albia lorategian.
Antonio Truebaren jaiotexearen arrastoak eta omenezko monumentua Galdamesko Montellano auzoan.

Bere lan guztiak gaztelaniaz idatzi zituen. Ideologikoki, tradizionalista zen. Jorratzen zituen gaiek Enkarterriekin eta Bizkaiarekin lotura zuten. Folklorearen altxorra Truebaren ipuingintzaren iturri garrantzitsua da.

Biografia

Bizkaiko kronikagile ofiziala izan zen 1862tik aurrera.

Eleberrigile gisa, eleberri historikoa La paloma y los halcones (1865, Usoa eta aztoreak) eta ohiturazkoa El gabán y la chaqueta (1872, Gainjantzia eta jaka) landu zituen.

Poesia liburuak ere idatzi zituen, horien artean El libro de los cantares (1852, Kanten liburua).

Alabaina, gehienbat ipuingintza lanak egin zituen, haien gertalekua nekazari giroko Euskal Herria eta mugaondoko Gaztela zirela; haietako batzuk dira: Cuentos populares (1853, Herriko ipuinak); Cuentos de color de rosa (1854, Arrosa koloreko ipuinak); Cuentos de varios colores (1866, Koloretako ipuinak).

Bibliografia

  • Obras. Madril: A. Romero. 1905-1914 (10 bol.).
  • Cuentos y cantares.Madril: Aguilar, 1959 (502 pp.).

Poesia liburuak

  • El libro de los cantares (1852).
  • El libro de las montañas (1867).

Eleberriak

  • El Señor de Bortedo (1849), eleberri historikoa.
  • El Cid Campeador (1851), eleberri historikoa.
  • Las hijas del Cid (1859), eleberri historikoa.
  • La paloma y los halcones (1865), eleberri historikoa.
  • El gabán y la chaqueta (1872), eleberri kostunbrista.

Ipuinak

  • Cuentos populares (1853).
  • Cuentos de varios colores (1866).
  • Narraciones populares. Madril: A. Jubera, (1874).
  • Cuentos populares vizcaínos, Barakaldo, Ediciones de Librería San Antonio, (2000).
  • Cuentos de color de rosa (1859).
  • Cuentos campesinos (1860).
  • Capítulos de un libro, sentidos y pensados viajando por las Provincias Vascongadas (1864).
  • El molinerillo (1871).
  • Cuentos de vivos y muertos. Madril: A. Romero, (1909).
  • Cuentos de madres e hijos. Bartzelona: A. Bastinos, (1878).
  • El cura de Paracuellos y otras narraciones populares. Frankfurt am Main, (1924).
  • Cuentos escogidos. Madril: A. Fontana, (1927).

Besteak

  • Resumen descriptivo e histórico del M. N. y M. L. Señorío de Vizcaya (1872).
  • Exposición dirigida a las Cortes de la Nación por las Diputaciones de las Provincias Vascongadas en 16 de junio de 1876. Madril: Infante, (1876).
  • Bosquejo de la organización social de Vizcaya (1870).
  • Historia de dos almas, una negra y otra blanca. Madril: A. de Carlos, (1876).
  • Curiosidades histórico-literarias de Vizcaya. Bilbo, (1878).
  • Arte de hacer versos al alcance de todo el que sepa leer. Bartzelona: J. A. Bastinos, (1881).
  • De flor en flor. Bilbo: Delmas, (1882).
  • El libro de los recuerdos. Madril (1898?).
  • Cielo con nubecillas, recuerdos de la vida rural y familiar de Vizcaya
  • La familia cristiana (1871-1872).
  • Defensa de un muerto atacado (los Fueros) por el Exmo. Sr. D. Manuel Sánchez Silva (1865).

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Trueba Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.