Antonio Salandra
Antonio Salandra (Troia, Foggiatik hurbil, Italia, 1853ko abuztuaren 13a - Erroma, Italia, 1931ko abenduaren 9a) italiar politikaria izan zen.
Biografia
Erromako Unibertsitatean Zuzenbide irakaslea izan ondoren (1879) diputatu hautatu zuten Alderdi Liberalaren eskutik (1886), eta hainbat alorretako ministro izan zen 1891-1910 urteetan. 1914an gobernuburu izendatu zuten eta Erromainan gertatu zen matxinada errepublikarrari aurre egin behar izan zion.
Lehen Mundu Gerran Italiaren neutraltasuna erabaki ondoren, dekretu-legeen bidez gobernatzeko baimena jaso zuen Erregearengandik, eta Gerran parte hartzea erabaki zuen 1915ean. Erromarako Martxa bultzatu zuen 1922an, eta faxismoaren aldeko izan zen hasieran. Senatari izan zen 1928an.
Obra nagusiak: Italiar neutraltasuna: 1914. Oroitzapenak eta pentsamenduak (1928) eta Parte-hartzea: 1915 (1930).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Salandra |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.