Antonio Pérez Prados
Antonio Pérez Prados (Sesma, Nafarroa, 1953ko irailaren 23a[1]) ikerlaria eta irakaslea da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea.
Antonio Pérez Prados | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2011ko ekainaren 15a - 2015eko ekainaren 16a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VIII. legealdia
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Sesma, 1953ko irailaren 23a (70 urte) | ||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Zaragozako Unibertsitatea | ||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea | ||||||||
Enplegatzailea(k) | Zaragozako Unibertsitatea Nafarroako Unibertsitate Publikoa (1990 - | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Nafar Herriaren Batasuna |
Matematikan lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean, eta doktoregoa ere han egin zuen. Zaragozako Unibertsitateko Estatistika Sailak eskainitako beka bati esker lortu zuen irakasle gisa izandako lehen esperientzia. Geroago, irakasle-laguntzaile, irakasle-lagun eta irakasle titularra izan da Zaragozan bertan. 1989-1990 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan katedra lortu eta bertan hasi zen irakasle-lanetan. Ordutik aurrera, hainbat kargu izan ditu NUPn. Doktore tesiak zuzentzen ditu, eta hainbat lan kaleratu ditu: bost liburu, lau monografia eta hogeita hamar artikulutik gora. Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore aukeratu zuten 1995ean, eta 1999an berrautatua izan zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.