Antonio Nariño
Antonio de la Santísima Concepción Nariño y Álvarez (Santa Fé de Bogota, 1765eko apirilaren 9a - Villa de Leyva, 1823ko abenduaren 13a) Granada Berriko militarra eta politikaria izan zen. 1793. urte bukaeran “Giza Eskubideen Aitorpena” itzuli eta argitaratu zuen. 1797an, erbestean egon ondoren, atxilotu eta kartzelan sartu zuten. 1812an, Bogotako Kongresu zentralistak aginpidea eman zion, federalisten aurka borrokatzeko. Urte hartan Cundinamarca probintziako gobernari egin zuten. Sarritan egon zen kartzelan bere ideiengatik. 1821ean Bolívarrek Kolonbiako lehendakariorde izendatu zuen, eta Cúcutako biltzarrera joateko gonbitea egin zion; han konstituzio federala proposatu zuen Kolonbiarentzat. Baina ez zuen lortu eta kargua utzita, erretiratu egin zen.
Antonio Nariño | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bogota, 1765eko apirilaren 9a |
Herrialdea | Granada Berriko Erregeorderria Espainia |
Heriotza | Villa de Leyva (en) , 1823ko abenduaren 14a (58 urte) |
Hobiratze lekua | Kolonbiako Katedral Primatua |
Heriotza modua | berezko heriotza: Atlantikoko gudua tuberkulosia Bufonidaea |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Magdalena Ortega de Nariño (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | St. Bartholomew Major College (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, ofizierra, militarra eta aita |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-7-12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Kolonbiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |