Antonio Lekuona
Antonio Maria Lekuona Etxaniz (Tolosa, 1831ko urtarrilaren 17a - Ondarroa, 1907ko irailaren 26a) euskal herritar margolari kostunbrista izan zen[1].
- Artikulu hau margolari tolosarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lekuona».
Antonio Lekuona | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antonio María Lecuona Echániz |
Jaiotza | Tolosa, 1831ko urtarrilaren 17a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Ondarroa, 1907ko irailaren 26a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Mugimendua | kostunbrismoa |
Biografia
Kosme Duñabeitiarekin ikasi ondoren, Iruñean eta Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako Eskolan egin zituen margolaritzako ikasketak. 1850ean Natur Zientzien Museoko marrazkilari postua lortu zuen lehiaketak gainditu ondoren eta 20 urtez izan zen bertako irakasle. Erakusketa garrantzitsu batzuk egin ondoren (Madril, 1856, 1864, 1871; Baiona, 1864) lanpostuari uko egin eta 1872an Bilbon hartu zuen bizilekua. Urtebete geroago Karlos VII.aren margolari izendatu zuten. Bilbon Adolfo Guiard, Manuel Losada, Gustavo de Maeztu edo Paco Durrioren irakaslea izan zen. 1875ean Karlos Borboitarraren zin-egitea Gernikako arbolapean Bizkaiko Jauna legez koadroa pintatu zuen, 1876an Elisabeten jarraitzaileek erre zutena. Reniers margolari flandriarraren kutsua nabari zaie Lekuonaren pinturei. Euskal giroko ikuspegiak pintatu ohi zituen eta euskal herritar margolaritza deituaren aitzindaritzat hartua da.
Lan nabarmenduak
- Etcheco Jauna.
- San Ignacio herido en la heroica defensa del castillo de Pamplona, 1884
- Retrato de Iparraguirre
- Entrada de una novicia en el convento de Las Huelgas.
- Romería en Salbatore.
- Eskalea
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz):Mikel Lertxundi Galianaren Lekuonari buruzko monografia. Bilboko Arte Ederren Museoa, 2015.
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |