Antonio Iturriotz

Antonio Iturriotz Urizar (Eibar, 1900eko martxoaren 12a - Mexiko, 1983ko irailaren 20a)[1] gipuzkoar idazlea izan zen.

Antonio Iturriotz
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonio Iturrioz Urizar
JaiotzaEibar, 1900eko martxoaren 12a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMexiko Hiria, 1983ko irailaren 20a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Eibarko Armeria Eskolan eta Moskuko Unibertsitatean (Politika Zientzia) ikasi zuen.

UGTko eta PSOEko kidea izanik, Gerra zibila amaitzean erbestera ihes egin behar izan zuen, Frantziara lehenbizi, hortik 1940ean Dominikar Errepublikara eta azkenik 1942an Mexikora.

Artikulu ugari idatzi zituen erbesteko euskal agerkarietan batez ere: Euzko Gogoa, Eibar, Egan, Euzko Deya (Mexikokoa) eta Tierra Vasca-n (Buenos Aires). Pío Barojaren Zalacain el Aventurero eta La leyenda de Jaun de Alzate eleberriak itzuli zituen euskarara.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.