Antonio I.a Agaramont
Antonio I.a Agaramont (1526 – Bidaxune, 1576ko abenduaren 8a) nafar aitoren semea izan zen, Agaramonteko etxekoa, Agaramonteko eta Gixuneko kondea, Baionako alkatea eta Bidaxuneko printzea. Erlijio Gerretan Gaskoiniako eta Nafarroako higanoten burua izan zen.
Antonio I.a Agaramont | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1526 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Nafarroako Erresuma | ||
Heriotza | Bidaxune, 1576ko abenduaren 8a (egutegi gregorianoa) (49/50 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Menaud d'Aure, Vicomte d'Aster | ||
Ama | Klara Agaramont, heiress of Bidaxune, heiress of Gramont | ||
Ezkontidea(k) | Hélène de Clermont, Dame de Traves et de Toulongeon (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Agaramontar leinua | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra eta politikaria | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Euskal Herriko Erlijio Gerrak Frantziako Erlijio Gerrak |
Bizitza
Aita Menaud d'Aure (1485-1534), Asterreko bizkondea, eta ama Klara Agaramont, Agaramonteko etxeko oinordekoa, izan zituen. Karlos IX.a errege zela, armada higanotaren buruzagi izan zen Frantziako Erlijio Gerretan, eta oso harreman ona izan zuen haren ama Katalina Medicirekin. Besteak beste, Dreuxeko (1562ko abendua) eta Orléanseko (1563ko otsaila) guduetan borrokatu zen. Joana Albretekoak Nafarroako eta Biarnoko lotinant jeneral izendatu zuen. 1568an, Longjumeauko Bakearen ostean, Joana erregina Arroxelan babestu zen. Harrezkero, Antonio Séméac-eko gaztelura erretiratu eta neutraltasuna gordetzen saiatu zen. 1570eko urriaren 21ean, Bidaxuneko printze izendatu zuen bere burua. 1572an, bizirik atera zen San Bartolome eguneko sarraskitik Katalina Medicik eman zion laguntzari esker.[1][2]
Ezkontza eta seme-alabak
- 1549ko irailaren 29an, Helena Clermontekoarekin ezkondu zen. Seme-alabak:
- Filiberto Agaramont (1552-1580), Filiberto Gixune ere deitua.
- Teofilo Agaramont (?-1597)
- Joan Antonio Agaramont.
- Margarita Agaramont.
- Klara Susana Agaramont.
Literaturan
- Aingeru Epaltza, Mailuaren odola, Elkar, Donostia, 2006. (Agerpen laburra du.)
Erreferentziak
- Sánchez-Marco, Carlos. Casa de Gramont. Historia medieval del Reino de Navarra, lebrelblanco.com (Noiz kontsultatua: 2020-1-18).
- Les Gramont, mille ans d'Histoire, l'apogée de la Maison Gramont. collectiongramont.fr (Noiz kontsultatua: 2020-1-19).
Bibliografia
- Jean de Jaurgain, "Corisande d'Andoins, comtesse de Guiche et dame de Gramont", Eusko Ikaskuntza, 105-140. orr. Online.
- Jean de Jaurgain eta Raymond Ritter, "La maison de Gramont 1040-1967", Les amis du Musée Pyrénéen, Tarbe (Bi liburukiak).