Antonio González Pacheco

Antonio González Pacheco, Billy el Niño izenez ezaguna (Aldea del Cano, Cáceresko probintzia, 1946ko urriaren 10a - Madril, 2020ko maiatzaren 7a), Espainiako poliziaren inspektorea eta torturatzailea[1][2][3] izan zen, frankismo garaian errepresioan protagonismo handia izan zuena. Bere lan jarduerari esker, Espainiako estatuak hainbat merezimendu aitortu eta domina esleitu zizkion 1977tik aurrera, diru publikoz ordaindutako pentsio oparoa segurtatu ziona.[4]

Antonio González Pacheco
Bizitza
JaiotzaAldea del Cano, 1946ko urriaren 10a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 2020ko maiatzaren 7a (73 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID-19a
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolizia, militarra eta politikaria
Kidetzapolizia frankista

Biografia

1946an, Cáceresko Aldea del Cano herrian jaio zen. Francoren diktadura garaian Poliziaren Goi Gorputzean sartu zen eta Brigada Politiko-sozialan Roberto Conesa komisarioaren bigarrena izatea lortu zuen. Laster, Madrilgo Segurtasun Zuzendaritza Orokorrean atxilotuei ematen zizkien jipoiak eta egin zituen torturei esker, oso ezaguna egin zen. Hor, bere harrokeriarekin lotuta, sortu zen bere izengoitia. 1969an, antza denez, poliziak Enrique Ruano ikasle antifrankista hil zuen; Jose Luiz Urizek, Nafarroako parlamentari ohia, González hilketan inplikatu zuen. 1974n, beraz Franco artean bizirik zela, epaitegi batek Paco Lobatón kazetariari egindako tratu txarren ondorioz, isuna jarri zion.

1977tik aurrera Poliziaren Goi Gorputzaren inspektorea izendatu zuten, Informazio Brigada Nagusian. Postu horretan GRAPOren aurkako borrokan gailendu zen. Antonio María de Oriol, Espainaiko Estatu Kontseiluko burua, bahitu zutenean, Gonzálezek haren askapenean hartu zuen parte, 1977ko otsailaren 11an. Horregatik, urte bereko uztailean, Rodolfo Martín Villak, Barne Ministroak, Zilarrezko Polizia-domeina eman zion. Hori ez zen jaso zuen azken saria zeren eta beste hiru eman baitzizkioten.

1981ean Polizi Judizialaren Komisaldegi Orokorrera eraman zuten. Antza, talde horren irudia hobetu nahi omen zuten. 1982an polizia utzi zuen eta lantegi pribatu batzuen segurtasunez arduratu zen, tartean Renault lantegian.

2013ko irailaren 18an, María Servini epaile argentinarrak haren aurkako nazioarteko agindua sinatu zuen; agindu berean beste lau polizia frankisten aginduak ere jasotzen ziren. Aginduaren mamian Gonzálezek 1971tik 1975ra burututako hamahiru pertsonen aurkako tortura delituak jasotzen ziren. Gerta zitekeen estradizioaren aurrean, Audientzia Nazionalak pasaportea kendu zion. 2014ko apirilean Audientziak berak estradizio eskaera atzera egin zuen, tortura delitu horiek baliogabeak zirela ordurako.[5]

2018ko maiatzaren 10ean, Oroimen Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak Barne-ministerioari 1977an Gonzálezi emandako zilarrezko domeina kentzeko eskatu zion.[6] Orduko ministroak, Juan Ignacio Zoidok, aldiz, eskaera ez zuen onartu.[7] Gobernuaren aldaketarekin, Fernando Grande-Marlaska ministroak gaia berreskuratzea aztertzeko erabaki zuen.[8]

Atletismoaren zalea, maratoi desberdinetan parte hartu zuen: New York, Madril...

2019ko martxoaren 7an, Miguel Ángel Gómezek, CEAQUA frankismoaren biktimen plataformaren izenean, Madrilgo epaitegian, Gizadiaren aurkako krimenaren delituagatik, kereila bat aurkeztu zuen.[9]

2020ko maiatzaren 7an hil zen, COVID-19 pandemiaren eraginez.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Heras, Jesus de las. (1979-06-06). «González Pacheco, alias "Billy el Niño", un policía estrella» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  2. (Gaztelaniaz) histórica, Memoria. «'Billy el Niño': un policía "sádico" que "disfrutaba" torturando» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  3. (Ingelesez) Yardley, Jim. (2014-04-06). «Facing His Torturer as Spain Confronts Its Past» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  4. Larretxea, Maddi Ane Txoperena Iribarren-Jon O. Urain- Ainhoa. «Torturaren ikurra» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-08).
  5. (Gaztelaniaz) Pozas, Alberto. (2018-10-09). «La Fiscalía pide que 'Billy el Niño' no sea investigado por torturas en 1974» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  6. (Gaztelaniaz) Velasco, Pilar. (2018-06-19). «263.700 firmas piden a Grande-Marlaska retirar la medalla a Billy el Niño y la financiación de organizaciones franquistas» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  7. Garmendia, Jon Ordoñez. «Billy el Niñoren domina babestu du Zoidok, inpunitatearen aurka mintzatu eta biharamunean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  8. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. «Últimas noticias sobre Antonio González Pacheco» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  9. Otamendi, Gorka Berasategi. «'Billy el Niño' ikertzea onartu du Madrilgo epaitegi batek» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.