Antonio Garamendi
Antonio Garamendi Lekanda (Getxo, Bizkaia, 1958ko otsailaren 8a[1]) enpresari bizkaitarra da.
Antonio Garamendi | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(2019) | |||||||
2018 - ← Joan Rosell (en)
2014ko iraila - 2019ko urtarrila - Gerardo Cuerva →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Getxo, 1958ko otsailaren 8a (66 urte) | ||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | enpresaburua | ||||||
Enplegatzailea(k) | Espainiako Enpresaburu Elkarteen Konfederazioa | ||||||
Biografia
Energiaren alorrean da aditua. Gaur egun, CEOEren batzorde energetikoaren burua da, eta Espainiako enpresa txiki eta ertainen konfederazioaren (CEPYME) presidenteordea ere bada.[2] Gainera, CONFEMETALen diruzaina ere bada.[3]
2014ko CEOEko hauteskundeak
2014ko azaroaren 5ean hauteskunde-prozesua hasi zen CEOEn. Hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu zen eta bera aurkeztu zen. CEOEren zuzendaritzaren kudeaketak kritikak jaso zituztenez estatu osoko hainbat patronalek beste eredu baten aldeko hautagaitza adostu zuten, Garamendirena hain zuzen ere.[3]
Eraikuntzako, metaleko eta teknologiako Espainiako konfederazioek babestu zuten bera hauteskundeetan baita EAEko (Confebask), Andaluziako (CEA) eta Gaztela-Mantxako (CECAM) patronalek ere. Baina azkenik Juan Rosell izan zen garailea.[3]