Antonio Gala

Antonio Gala Velasco (Brazatortas, Ciudad Real, Espainia, 1930eko urriaren 2a - Kordoba, 2023ko maiatzaren 28a) idazle espainiarra izan zen.

Antonio Gala

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonio Gala
JaiotzaBrazatortas, 1930eko urriaren 2a
Herrialdea Espainia
HeriotzaKordoba, 2023ko maiatzaren 28a (92 urte)
Familia
AitaLuis Gala Calvo
AmaMaría Adoración Velasco Gordo
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSevillako Unibertsitatea lizentzia : zuzenbide
Madrilgo Unibertsitatea lizentzia : politika zientzia, ekonomia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, poeta, antzerkigilea, prosalaria, gidoilaria eta iritzi-kazetaria
Enplegatzailea(k)El País  (1976 -  1998)
El Mundo  (1992 -  2015)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAcademia de las Artes Escénicas de España
Genero artistikoadrama
olerkigintza

IMDB: nm0301550 Musicbrainz: 2c09da43-695b-4dd3-90eb-e6536379a998 Discogs: 2623449 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Zuzenbidean lizentziatu zen Sevillako Unibertsitatean, bai eta Zientzia Politiko eta Ekonomikoetan ere, Madrilgoan.

Obra

Hasierako urteetan antzerkian eta poesian aritu izan zen batez ere, baina gero eleberriak eta egunkarietako artikuluak idazteari ere ekin zion.

Hauek dira haren antzerki-lan nagusiak: Noviembre y un poco de hierba (1967, Azaroa eta belar pixka bat); Anillos para una dama (1973, Eraztunak dama batentzat), Galaren lanik gogoangarriena; Las cítaras colgadas de los árboles (1974); Petra Regalada (1980); El cementerio de los pájaros (1982, Txorien hilerria), La truhana (1992) eta Los bellos durmientes (1994, Loti ederrak).

Lehen eleberria, El manuscrito carmesí (Idatzi karmesia), 1990ean argitaratu zuen, eta Planeta saria irabazi zuen harekin. Hurrengo eleberriak ere, La pasión turca (1993, Turkiar grina) ere arrakasta handia izan zuen, eta areago Vicente Aranda zuzendariak zinemara eraman zuenean. Aipagarriak dira, orobat, Más allá del jardín (1995, Lorategiaz haraindi) eta La regla de tres (1996, Hiruko erregela).

1997an Poesías de amor (Maitasunezko olerkiak) olerki-bilduma argitaratu zuen, eta hurrengo urtean El corazón tardío (Bihotz beranta) ipuin-bilduma.

Erreferentziak

Kanpo-loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Gala Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.