Antonio Arriaga
Antonio Juan Arriaga Gurbista (Lezama, Amurrio, 1727ko ekainaren 23a - Tinta, Peru, 1780ko azaroaren 10a) arabar militarra izan zen. Hainbat agintari postu izan zituen Ameriketan[1].
Antonio Arriaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amurrio, 1727ko ekainaren 23a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Tinta (en) , 1780ko azaroaren 10a (53 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra eta politikaria |
Biografia
Oso gaztetik hasi zen marinan, bere anaiak bezala. Buenos Airesen zegoela, 1753an, Jose Andonaegi gobernadoreak hiriaren babeserako kapitain izendatu zuen. 1756an Nuestra Sepora de Begoña barkuan Montevideora joan zen, tropa, armak eta elikagaiekin. 1758 eta 1760 bitartean Argentinako kostaldea bisitatu zuen eta planoak egin zituen. 1762an argentinar amerindien konpainia bat antolatu zuen ingelesen aurka borrokatzeko. Montevideo defendatu zuen ingeles eta portugesen aurka, eta lehenengoek atxilotu zuten[2][1].
Espainiak Canchisko probintziaren korregidore izendatu zuen. Bertan agintari zela Tupac Amaru II.a altxatu eta Arriaga urkatu zuen.
Erreferentziak
- «Arriaga Gurbista, Antonio Juan de» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Auñamendi Eusko Entziklopedia) (Noiz kontsultatua: 2018-11-04).
- Angel., Martínez Salazar,. ([1988?]). Presencia alavesa en América y Filipinas (1700-1825). Diputación Foral de Alava, Servicio de Publicaciones ISBN 8478210075. PMC 20391783. (Noiz kontsultatua: 2018-11-04).