Anton van Leeuwenhoek
Anton van Leeuwenhoek (Delft, Hego Holanda, 1632ko urriaren 24a- ibidem, 1723ko abuztuaren 26a) merkatari eta zientzialari herbeheretarra izan zen, ospe handia hartu zuena lehenengo mikroskopio optiko modernoa asmatzeagatik eta lehenengo mikrobioak deskribatzeagatik.
Anton van Leeuwenhoek | |||
---|---|---|---|
1660 - 1699 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Delft, 1632ko urriaren 24a | ||
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika | ||
Bizilekua | Herbehereak | ||
Lehen hizkuntza | nederlandera | ||
Heriotza | Delft, 1723ko abuztuaren 26a (90 urte) | ||
Hobiratze lekua | Oude Kerk (en) | ||
Familia | |||
Aita | Philips Antonisz. van Leeuwenhoek | ||
Ama | Margaretha Bel van der Berch | ||
Ezkontidea(k) | Barbara de Mey (en) (1654ko uztailaren 29a - Cornelia Swalmius (en) (1671ko uztailaren 25a - | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | nederlandera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | biologoa, fisikaria, instrument maker (en) , merkataria, mikrobiologoa, kontularia, diruzaina, lur-neurtzailea eta wine measurer (en) | ||
Lantokia(k) | Delft eta Amsterdam | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | Robert Hooke | ||
Kidetza | Royal Society | ||
Van Leeuwenhoekek ez zuen goi-mailako prestakuntzarik, baina bai ikasteko grina handia. Bere kabuz astronomia, matematika eta natur zientziak ikasi zituen, eta baita beiragintza ere, azken hau bere ehun dendan baliagarria izango zelakoan (ehunen kalitatea aztertzeko lupak erabiltzen baitzituen) [1].
Lupak hobetu nahian asmatu zuen van Leeuwenhoekek lehenengo mikroskopio optikoa, irudiak 300 aldiz handiagotzeko ahalmenarekin. Galileok, Zacharias Janssenek eta Robert Hookek XVII.mendeko lehenengo urteetan antzeko tramankuluak sortu bazituzten ere, van Leeuwenhoekek asmatutakoa jotzen da benetako lehenengo mikroskopiotzat.
1674. urtean odolaren globulu gorriak deskribatu zituen, eta 1679an urmael bateko protozooak. Geroago bakterioak eta espermatozoideak ere ikusi zituen.
Ospe handia lortu zuen bere ikerketa zientifikoei esker, eta Londresko Royal Societyko partaide izendatu zuten 1680an. Jaio zen hiri berean hil zen, 91 urte zituela.
Erreferentziak
- Albero, Josu: Mikrobioen mundu liluragarria, EHUak argitaratuta (2019) 24-25 orr. ISBN: 978-84-1319-082-2