Antoninotar izurria

Antoninotar izurria edo Galenoren izurria, 165-180 artean Erromatar Inperioan jazotako izurri bat izan zen. Lehen izendapena Antoninotar dinastiaren agintaldian jazo izanagatik datorkio, eta bigarrena Galeno greziar medikuak baztanga edo elgorri pandemia bat bezala deskribatu izanagatik.

Ekialde Hurbiletik itzulitako soldaduek ekarria izan zen. Baliteke izurriak Luzio Vero enperadorearen heriotza eragin izana, 169an Marko Aurelioren erregeorde bezala zendu zena. Gaixotasuna handik bederatzi urtera berragertu zen, Dion Kasio erromatar historialariaren arabera, eta Erroman bakarrik egunero 2.000 heriotza eragin zituen, alegia, kutsatutako jende kopuruaren laurdena.

Denera milioi bat heriotza eragin zituela uste da, zenbait eremuetan biztanleen herena, eta gainera, Erromatar Armada murriztu zuen.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.