Antoni Zygmund
Antoni Zygmund (Varsovia, Polonia, 1900eko abenduaren 25a - Estatu Batuak, 1992ko maiatzaren 30a) poloniar-estatubatuar matematikaria izan zen.
Antoni Zygmund | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antoni Szczepan Zygmund |
Jaiotza | Varsovia, 1900eko abenduaren 26a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Chicago, 1992ko maiatzaren 30a (91 urte) |
Hobiratze lekua | St. Adalbert Cemetery (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Varsoviako Unibertsitatea (1919 - 1923) Doktoretza : matematika |
Tesi zuzendaria | Aleksander Rajchman (en) ![]() Stefan Mazurkiewicz (en) ![]() |
Doktorego ikaslea(k) | Leonard D. Berkovitz (en) ![]() Mischa Cotlar (en) ![]() Eugene Barry Fabes (en) ![]() Victor L. Shapiro (en) ![]() Nathan Fine (en) ![]() Guido Weiss (en) ![]() Benjamin Muckenhoupt (en) ![]() Richard P. Gosselin (en) ![]() Daniel Waterman (en) ![]() George William Morgenthaler (en) ![]() Cora Sadosky Yoram Sagher (en) ![]() Mary Catherine Bishop Weiss (en) ![]() Richard Lee Wheeden (en) ![]() Ching-Tsun Loo (en) ![]() George Klein (en) ![]() Henry William Oliver (en) ![]() Bethumne Vanderburg (en) ![]() William Joseph Riordan (en) ![]() Izaak Wirszup (en) ![]() Vivienne Esta Morley (en) ![]() John Edward Bishop (en) ![]() Efrem Herbert Ostrow (en) ![]() Richard Charles O'Neil (en) ![]() Marvin Barsky (en) ![]() Chao Ping Chang (en) ![]() J. Marshall Ash (en) ![]() Louis I. Gordon (en) ![]() Sim Lasher (en) ![]() Leo Frank Ziomek (en) ![]() William C. Connett, V (en) ![]() Thomas Walsh (en) ![]() Marvin J. Kohn (en) ![]() S. K. Pichorides (en) ![]() Zbigniew Lepecki (en) ![]() Konstanty Sokol-Sokolowski (en) ![]() Paul Cohen Elias M. Stein Alberto Calderón Józef Marcinkiewicz (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Warsaw University of Technology (en) ![]() Varsoviako Unibertsitatea (1926 - 1929) Vilnius University (en) ![]() Mount Holyoke College (1940 - 1945) Pennsylvaniako Unibertsitatea (1945 - 1947) Chicagoko Unibertsitatea (1947 - 1980) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Poloniako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
![]() ![]() |
Biografia
1923an Varsoviako Unibertsitatean doktoregoa lortu zuen, eta bertako irakasle izan zen 1930 arte. Ondoren, Vilniusera aldatu, eta poloniar eskolako beste matematikari handi bat ezagutu zuen, S. Marcinkiewicz. Harekin hamar urtez aritu zen lankidetzan, Bigarren Mundu Gerra hasi, eta Marcinkiewicz desagertu zen arte.
Zygmundek Estatu Batuetara alde egitea lortu zuen, eta hango Mount Holyoke Collegen eskolak ematen jardun zuen 1940tik 1945 arte. Ondoren, Pennsylvaniako Unibertsitatean denboraldi labur bat egin ondoren, Chicagora joan zen, eta han egon zen 1980 arte. Gero, bertako irakasle emeritu egin zuten.
Aldagai errealen funtzioei buruz ekarpen erabakigarriak egin zituen, eta alor horretan 1935ean argitaratu zuen trigonometriazko liburua klasiko bihurtu da. A. P. Calderón matematikari argentinarrarekin batera Calderón-Zygmund teoria garatu zuen, eragile pseudodiferentzial eta deribatu partzialen ekuazioetan garapen eta aplikazio garrantzitsuak izan zituena. Poloniar eskolako beste ordezkari batekin batera (Sacks) funtzio analitikoei buruzko beste liburu klasiko bat idatzi zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.