Anton Webern
Anton Webern (Viena, 1883ko abenduaren 3a - Mittersill, Salzburgo, 1945eko irailaren 15a) austriar musikagilea izan zen.
Anton Webern | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Anton Friedrich Wilhelm von Webern |
Jaiotza | Viena, 1883ko abenduaren 3a |
Herrialdea | Austria |
Heriotza | Mittersill (en) , 1945eko irailaren 15a (61 urte) |
Hobiratze lekua | Mittersill (en) |
Heriotza modua | fusillade (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Arnold Schönberg |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | classical composer (en) , orkestra zuzendaria, musikaria eta musikagilea |
Kidetza | Vienako Bigarren Eskola |
Genero artistikoa | Inpresionismoa musikana |
Musika instrumentua | pianoa |
antonwebern.com | |
|
1902. urtean Vienako unibertsitatean sartu zen eta Guido Adlerrekin musikologia-ikasketak egin zituen. Heinrich Isaacen Choralis Constantinus eta Errenazimentuko flandestar musikagileen kontrapuntuari buruzko doktore-tesia idatzi zuen. 1904-1908. urteetan Arnold Schönbergen ikasle izan zen, eta geroago lankide, Vienako Musika Funtzio Pribatuen Elkartean. 1908tik aurrera Viena, Danzig, Praga eta beste hiri batzuetako antzokietako zuzendari izan zen. 1922-1934. urteetan Vienako Langileen Orkestra Sinfonikoaren kontzertuetako zuzendari izan zen. Zenbait alditan BBCko orkestrako zuzendari gonbidatua ere izan zen.
Alban Bergekin batera, Schoenbergen eskolako musikagile nagusietako bat izan zen, eta teknika dodekafoniko edo hamabi soinukoetan maisu. Webernen musikaren ezaugarri nagusiak musika tresnen konbinazio bitxiak, doinu etenak eta laburtasuna dira. Lan aipagarriak ditu: Passacaglia (1908); 5 mugimendu (1909); Sei lan orkestrarako (1910); 6 Bagatelles (1913); Begietako argia (1935), korurako; Bariazioak (1940); bi kantata (1939-1943); liedak; kanonak eta beste musikagileen lanen moldaketak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anton Webern |