Antón Borja

Jesús Antonio Borja Álvarez, Antón Borja izenarekin ezagunagoa (Bilbo, 1945eko martxoaren 10a - ibid, 2015eko ekainaren 16a) euskal ingeniari, ekonomialari eta unibertsitateko irakaslea izan zen, baita hainbat erakunderekin eta komunikabideekin kolaboratzaile ere.[1]

Antón Borja

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1945eko martxoaren 10a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 2015eko ekainaren 16a (70 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, ekonomialaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaGaindegia
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: anton-borja-alvarez-1945-2015

Gaztaroa

Bilbon jaioa, Escolapiosen ikasi zuen eta ondoren Ingeniaritza Eskola Teknikoan (‘Peritoak’) titulua lortu zuen Etxetxuan. 25 urte zituela urte batez Parisera joan zen, eta esperientzia hori asko markatu zuen pertsonalki. Bilbora itzulita goi mailako ingeniaritzako ikasketa bukatu zituen Kimikan espezializatuta, Bilboko ingeniaritza Goi Eskolan.

Lan eta esperientzia profesionala

Lan munduko bere lehenengo urteetan Lanbide Heziketako irakasle gisa aritu zen Bilbon eta Euskal Herritik kanpoko zenbait ikastetxe eta institututan. Geroago Ingeniarien Elkargoan hasi zen lanean, Irala auzoan sortu zen Escurce Institutuko langileekin bat egiteko. Institutu horretan irakasle aritu zen urte batzuetan. 80ko hamarkadaren bigarren erdialdean Ekonomian doktore bihurtu zen[2] eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU-UPV) ekonomia irakasle gisa hasi zen lanean. Ekonomia Aplikatua I sailean integratu zen. Nagusiki Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean lan egin zuen, baina baita Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, Kimikan eta Esperientzia ikasgeletan ere.

Laneko gaiak eta interesguneak

Askotariko eta haien arteko hurbilak ziren lan-gaiak ikertu zituen, eta antzeko interesak dituzten pertsonekin eta erakundeekin kolaboratu zuen, gai horien inguruko argitalpenetan beren ikuspegia ere zabal zezaten.

Beste gai batzuen artean, honako hauek interesatu zitzaizkion: hezkuntza munduaren eta produkzioaren esparruaren arteko harremanak, sistema pedagogikoa eta hezitzailea,[3] laneko arriskuen prebentzio-sistemak, enpresen lekualdaketa,[4] 2008an hasitako krisi ekonomikoa,[5][6][7] industria-politika eta burujabetza ekonomikoa.[8][9][10][11]

Kolaborazioak

Bere bizitzan zehar hezkuntza arloan lan egiten duten erakunde, sindikatu, alderdi politiko eta hainbat gizarte-erakunderekin lankidetzan aritu zen. Gaindegia fundazioan sorkuntzan eta kolaboratzen aritu zen, (Euskal Herriko ekonomia eta gizartearen inguruko ezagutza eta iritzia sustatzen dituen behatokia) eta baita Ekoneus Fundazioan ere, Kutxabank pribatizatzearen aurkakoa zen, eta finantza-erakunde publiko gisa iraunaraztearen aldekoa.[12][13][14] Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko (CES) aholkularia izan zen, baita Bizkaiko Batzar Nagusietako aholkularia ere BBKren asanbladetan.[15][16]

Halaber, zenbait komunikabiderekin lankidetzan aritu zen, batez ere gai ekonomikoetan bere iritzia eskainiz. Batez ere lankidetzan aritu zen Gara,[17] Rebelión[18] eta EITB taldeko komunikabideekin.[6]

Argitaratutako lanak

  • Relaciones entre formación y empleo : la educación técnico-profesional en Francia, Italia y Gran Bretaña. Gobierno Vasco (1990).
  • Inserción y búsqueda de empleo. Con R. Herranz, J.R. Álvarez y M. Garmendia. Centro de Investigación , Documentación y Evaluación (1992)
  • Cooperación Transfronteriza Euskadi-Aquitania. Aspectos políticos, económicos y de Relaciones Internacionales. Con Francisco Letamendia y José Luis de Castro. Universidad del País Vasco (1994).
  • La construcción del espacio vasco-aquitano: un estudio multidisciplinar. Con Francisco Letamendia y Kepa Sudupe. Universidad del País Vasco (1998).
  • Euskal Herria: año 1000, año 2000 (Historia, economía, ecología y cultura).Con J.L. Orella, E. Urtasun, K. Ravelli, A. Mendizabal, N. Jurado, A. Frías, I. Gil de San Vicente e I. Ortega. Basandere (2000)[19]
  • Ekonomia soziala en Euskal Herriko ekonomia de Yolanda Jubeto, Solange Mariluz y Mikel Zurbano (coordinadores). UEU. (2002)
  • Qué futuro para la economía en Iparralde. Con Mikel Gómez Uranga en Acción colectiva hegoalde-iparralde de Francisco Letamendia (coord.) Fundamentos. (2006)[20]
  • Euskal Herriko ekonomiaren historia. Gaiak (2010).[21]

Heriotza

Unibertsitateko irakasle gisa erretiroa oso gertu zuela bat-batean eta ustekabean hil zen 2015eko ekainaren 16an, 70 urte zituela, bihotzeko baten ondorioz.[22][23]

Erreferentziak

  1. «Antón Borja. In memoriam» biblioteka (Biblioteka - UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).
  2. (Gaztelaniaz) Borja Alvarez, Anton. (1991). «PRODUCCION, FORMACION Y CUALIFICACION: PERSPECTIVA HISTORICA, CONTROVERSIAS CONCEPTUALES Y CAMBIOS ESTRUCTURALES FRENTE AL DESARROLLO DE LAS NUEVAS TECNOLOGIAS.» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).
  3. Euskaldunon Egunkaria. «Anton Borja: "Hezkuntz erreforma giza aldeketei lotua beharko luke"» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).
  4. (Gaztelaniaz) Borja, Antón. (2005-03-11). «Rebelion. Deslocalización de empresas : ¿qué hacer?» www.rebelion.org (Rebelión) (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).
  5. (Gaztelaniaz) Borja, Antón. (2010-07-09). «Crisis del euro, crisis europea» Otras miradas (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).
  6. (Gaztelaniaz) «'De Boca en Boca': Antón Borja sobre los 'culpables' de la crisis» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).
  7. Borja, Anton. (2000-06-24). «Pobrezia Euskadin» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003 (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).
  8. Antón Borja: Apuntes para una estrategía económica vasca de futuro. 2013/10/23. (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).
  9. Anton Borja: Debilidades y fortalezas del modelo socio-productivo vasco. (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).
  10. Antón Borja: Apuntes para una estrategía económica vasca de futuro. Resumen.. (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).
  11. Borja, Anton; Otazua, Garikoitz. (1999). «66.000 enplegu sortzeko» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-12-27).
  12. Borja, Antón. (2014-11-17). «Kutxabank ¿público o privado?» naiz: IRITZIA (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).
  13. Borja, Antón. (2014-10-23). «Kutxabank geurea delako!» naiz: IRITZIA (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).
  14. Anton Borja "Si hay un desahucio más hay que dejar Kutxabank". (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).
  15. (Gaztelaniaz) Basterra, Juanjo. «"Hay que utilizar el ahorro popular para salir de la crisis"» gara.naiz.eus (GARA) (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).
  16. Udalaitz, Daniel. (2006). «Anton Borja: "Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jarrera pasiboa hartu dute deslokalizazioaren aurrean"» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).
  17. (Gaztelaniaz) Borja, Antón. (2014-03-09). «GARA Euskal Herriko egunkaria | ANÁLISIS | Mirando al futuro» www.naiz.eus (Gara) (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).
  18. «Rebelión» www.rebelion.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).
  19. Euskal Herria: año 1000, año 2000 : (historia, economía, ecología y cultura). Basandere [2000] ISBN 84-931693-1-5. PMC 433374614. (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).
  20. «¿Qué futuro para la economía de Iparralde? | Gaindegia» www.gaindegia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).
  21. Bereziartua Mitxelena, Gorka. (2010-03-21). «Euskal Herriko ekonomiaren historiaz» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).
  22. (Gaztelaniaz) LAB sindikatua. (2015). «LAB muestra su condolencia por el fallecimiento de Antton Borja» www.lab.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).
  23. Berria. «Anton Borja hil da, EHUko irakaslea eta Gaindegiako sortzaileetako bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.