Antoine Vitez
Antoine Vitez (Paris, Frantzia, 1930eko abenduaren 20a - 1990eko apirilaren 30a) antzezlea, zuzendaria eta idazlea izan zen. Antzerkiaren eta literaturaren artean banatu zuen bere denbora.
Antoine Vitez | |||
---|---|---|---|
1988 - 1990 ← Claude Winter (en) - Catherine Samie (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Parisko 15. barrutia, 1930eko abenduaren 20a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Parisko 15. barrutia, 1990eko apirilaren 30a (59 urte) | ||
Heriotza modua | : eritasuna | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Irakaslea(k) | Tania Balachova (en) | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | antzerki zuzendaria, poeta, itzultzailea, eszenografoa, aktorea, telebista-aktorea eta argazkilaria | ||
Enplegatzailea(k) | Comédie-Française Théâtre des Variétés-Amusantes (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Frantziako Alderdi Komunista | ||
amis-antoine-vitez.org… | |||
|
Bizitza
Louis Aragonen idazkari izan zen, eta 1960-1962 bitartean SESBko Historia idazten lagundu zion. 1966an antzerkira jo zuen, eta Sofoklesen Elektra aurkeztu zuen. Itzulpenak eta poemak idazten jarraitu bazuen ere (L'Essai de solitude, 1981), zuzendaritzari eta arte dramatikoa erakusteari ekin zion buru-belarri. 1981ean, Chailloteko Antzoki Nazionaleko zuzendari izendatu zuten, eta 1988an Comédie-Françaiseko administratzaile orokorra. Paul Claudelen Le Soulier de satin (1987, Satenezko oinetakoa) osorik muntatu zuen lehena izan zen. Antzezle gisa bigarren mailako paperak egin zituen batez ere, eta zenbait filmetan ere parte hartu zuen; filosofo intelektualaren papera egin zuen Ma nuit chez Maud lanean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.