Antoine Pesne
Antoine Pesne (Paris, 1683ko maiatzaren 29a - Berlin, 1757ko abuztuaren 5a) Prusiako gorteko frantziar margolaria izan zen.
Antoine Pesne | |||
---|---|---|---|
(1710) | |||
1710 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Paris, 1683ko maiatzaren 29a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Berlin, 1757ko abuztuaren 5a (74 urte) | ||
Hobiratze lekua | Deutscher Dom (en) Friedhof II der Gemeinde Jerusalems- und Neue Kirche (en) | ||
Familia | |||
Aita | Thomas Pesne | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa alemana | ||
Irakaslea(k) | Charles de La Fosse (en) | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria | ||
Lantokia(k) | Berlin | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Académie royale de peinture et de sculpture (en) | ||
Mugimendua | Rokokoa | ||
Genero artistikoa | erretratua | ||
Aitarekin eta osabarekin ikasi zuen, eta 1704tik 1710era Italian egon zuen Errege Akademiako beka batekin. 1710ean Frederiko I.a Prusiakoak Berlin erreklamatu zion. 1713an erregea hil ondoren, Pesnek Dresden eta Dessauko gorteetan lan egin zuen eta Londresera eta Parisera bidaiatu zuen. Frantziako hiriburuan Errege Akademiako kide izendatu zuten.
1732an Frederiko II.a Handiak Prusiako Arteen Akademiako zuzendari izendatu zuen eta Pesne Prusiako errege familiako kideen erretratuengatik egin zen ezagun. Berlingo lurretan, erregearengandik jasota, etxe bat eraiki zen eta bertan hil zen.
Bere estiloa Luis XIV.a Borboikoaren garaian nagusi izan zenaren antzekoa izan zen, eta, beste artista batzuekin batera, Frantziaren eragin artistikoaren hedapena bermatu zuen Europan. Estilo barrokoaren hasieran, rokokoaren aitzindarietako bat izan zen.
Iruditegia
- Frederiko I.a
- Frederiko II.a Handia, Gilemina Prusiakoa arrebarekin (c. 1715)
- Anna Orzelska txakurrarekin (c. 1728)
- Frederiko Gilen I.a Prusiakoa (c. 1733)
- Frederiko II.a Handia (c. 1736)
- Adolfo Frederiko Suediakoa (c. 1743)
- Luisa Eleonora Wreech (c. 1737)
- Barbara Campanini dantzaria (c. 1745)
- Antoine Pesne eta alabak