Antiprisma karratu
Geometrian, antiprisma karratua oinarritzat bi karratu (berdinak, baina bata bestearekiko biraturik) eta albo-aurpegitzat triangeluak dituen poliedroa da. Oinarri baten erpin bat haren parean beste oinarrian dauden ondoz ondoko bi erpinak lotzean sortzen dira albo-aurpegi triangeluarrak. Adibidez, bi oinarriak karratuak dituen prisma batean (bi oinarriek zentro bera dute, baina bata bestearekiko 45° edo π/4 radian biratuta dago), bi oinarrien zortzi erpinak lotzen dituzten zortzi ertz daude eta irudiak, beraz, zortzi albo-alde triangeluar ditu: antiprisma karratu simetriko bat da[1].
Antiprisma karratua | |
---|---|
Taldea | Poliedro prismatiko erregularrak |
Aurpegi kopurua | 2 karratu + 8 hiruki |
Ertz kopurua | 16 |
Erpin kopurua | 8 |
Aurpegiak | karratuak eta hirukiak |
Erpin-konfigurazioa | 3.3.3.4 |
Simetria-taldea | D4d |
Schläfli sinboloa | s{2,4} |
Propietateak | Erdierregularra, ganbila |
Poliedro duala | Trapezoedro tetragonala |
Garapena (gainazala) |
Erreferentziak eta oharrak
- Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa. Antiprisma. .
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Weisstein, Eric W.: "Antiprisma karratu" MathWorld-en.
- (Ingelesez) Square Antiprism eredu interaktiboa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.