Antiprisma hexagonal
Geometrian, antiprisma hexagonala oinarritzat bi hexagono (berdinak, baina bata bestearekiko biraturik) eta albo-aurpegitzat triangeluak dituen poliedroa da. Oinarri baten erpin bat haren parean beste oinarrian dauden ondoz ondoko bi erpinak lotzean sortzen dira albo-aurpegi triangeluarrak. Adibidez, bi oinarriak hexagonoak dituen prisma batean (bi oinarriek zentro bera dute, baina bata bestearekiko 30° edo π/6 radian biratuta dago), bi oinarrien hamabi erpinak lotzen dituzten hogeita lau ertz daude eta irudiak, beraz, hamabi albo-alde triangeluar ditu: antiprisma hexagonal simetriko bat da[1].
Antiprisma hexagonala | |
---|---|
Taldea | Poliedro prismatiko erregularrak |
Aurpegi kopurua | 2 hexagono + 12 hiruki |
Ertz kopurua | 24 |
Erpin kopurua | 12 |
Aurpegiak | hexagonoak eta hirukiak |
Erpin-konfigurazioa | 3.3.3.6 |
Simetria-taldea | D6d |
Schläfli sinboloa | s{2,6} |
Propietateak | Erdierregularra, ganbila |
Poliedro duala | Trapezoedro hexagonala |
Garapena (gainazala) |
Erreferentziak eta oharrak
- Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa. Antiprisma. .
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Weisstein, Eric W.: "Antiprisma hexagonal" MathWorld-en.
- (Ingelesez) Hexagonal Antiprism eredu interaktiboa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.