Antiprisma endekagonal
Geometrian, antiprisma endekagonala oinarritzat bi endekagono (berdinak, baina bata bestearekiko biraturik) eta albo-aurpegitzat triangeluak dituen poliedroa da. Oinarri baten erpin bat haren parean beste oinarrian dauden ondoz ondoko bi erpinak lotzean sortzen dira albo-aurpegi triangeluarrak. Adibidez, bi oinarriak endekagonoak dituen prisma batean (bi oinarriek zentro bera dute, baina bata bestearekiko π/11 radian biratuta dago), bi oinarrien hogeita bi erpinak lotzen dituzten berrogeita lau ertz daude eta irudiak, beraz, hogeita bi albo-alde triangeluar ditu: antiprisma endekagonal simetriko bat da[1].
Antiprisma endekagonala | |
---|---|
Taldea | Poliedro prismatiko erregularrak |
Aurpegi kopurua | 2 endekagono + 22 hiruki |
Ertz kopurua | 44 |
Erpin kopurua | 22 |
Aurpegiak | endekagonoak eta hirukiak |
Erpin-konfigurazioa | 3.3.3.11 |
Simetria-taldea | D11d |
Schläfli sinboloa | s{2,11} |
Propietateak | Erdierregularra, ganbila |
Poliedro duala | Trapezoedro endekagonala |
Garapena (gainazala) |
Erreferentziak eta oharrak
- Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa. Antiprisma. .
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Weisstein, Eric W.: "Antiprisma endekagonal" MathWorld-en.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.