Antipater
Antipater edo Antipatro[1] (antzinako grezieraz: Ἀντίπατρος, Antipatros; c. K.a. 397 - K.a. 319) Mazedoniako jenerala izan zen. Filipo eta Alexandroren bigarrena izan zen.
Antipater | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | c. K.a. 397 | ||
Herrialdea | Mazedoniako Erresuma | ||
Heriotza | Mazedoniako Erresuma, K.a. 319 (77/78 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Iolas | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Antipatrid dynasty (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | historialaria | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Ancient Macedonian army (en) | ||
Gradua | jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Lamian War (en) |
Konkistatzaileak haren gain utzi zuen Mazedoniako gobernua Asiarako espediziora abiatu zenean. Alexandro hilik, agintea gorde zuen. Demostenesek eta Hiperidesek altxarazitako grekoen kontra borrokatu zen. Lamian setiaturik izan arren (323), garaipena lortu zuen Kranoneko guduan (321). Hiperides hilarazi zuen eta Demostenesi jazarri zitzaion, honek bere burua pozoitu zuelarik. Perdikaren aurkako koalizioan esku hartu zuen eta berau hil ondoren erregeordetza eskuratu zuen. Hiltzean Poliperkoni utzi zion erresuma.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-10-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak... Euskaltzaindiaren 76. araua
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.