Antilla
Antilla Gipuzkoako hondartza bat da. Orioko udalerrian kokatuta dago, Oria ibaiaren bokalearen ondoan eta Kukuarriren, itsasoraino malda malkartsuak dituen mendiaren, babesean dago.
- Artikulu hau Orioko hondartzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Antillak».
Antilla | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | golden sand beach (en) |
Luzera | 220 m |
Zabalera | 90 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°17′20″N 2°07′40″W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Eskualdea | Urola Kosta |
Udalerria | Orio |
Ezaugarriak
Hondartzak 220 metroko luzera dauka eta Orioko erdigunetik 1.300 metrora dago. 1997an berriztatu zuten hareatza, eta 3.500 metro koadro ditu egun.[1] Harearen kolorea gorrizka da eta harea larria motatakoa.[2]
Alboan, haurrentzako jolastokia duen parke ederra, kanpina eta itsas-pasealekua daude. Horrez gain, hiru jatetxe daude hondartzaren sarreran.
Egungo hondartzaren atzealdean dunak eta bertako landareak berreskuratzeko esparruak babestu egin dira. Orokorrean, jendeak zainduak izan dira eta, ondorioz, landareak zabaltzen ari dira. Dunen ekosistema oso zigortua izan da euskal kostaldean eta gutxi dira gelditzen diten horrelako naturguneak.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |