Antiheroi

Antiheroia ohiko heroien besteko ezaugarri psikologiko, moral, sozial eta ekonomikoak dituena da. Betiko heroia eredugarria den bitartean, antiheroiak jarrera moralki okerrekoa erakusten du, ez da moralki eredugarria. [1] Irakurlea, ikuslea ez da pertsonai horrekin identifikatuko eta ez da hori ere egilearen asmoa. Antiheroi klasikoak On Kixote, Homer Simpson edo Torrente bezelako pertsonaiak dira. Haiengan ezaugarri negatiboak dira nagusi.

On Kixote antiheroi klasikoaren adibidea da.

Erabilera

Antiheroia heroiak duen funtzio bera du, normalean, hau da, protagonistaren papera. Baina antiheroiak ez ditu heroiari ematen zaizkion baloreak izango: edertasuna, zuzentasuna, balentria. Hala ere, akzioaren erdigunean kokatuko da eta, askotan, haren gainean eraikiko da narrazioa zein filmea. Sarritan ekintza heroikoak egiten dituenean nahi gabe edo kasulitatearen ondorioak izango dira.

Jatorria

Antiheroia literatura klasikoan agertzen da, nahiz eta haren funtzioak denboraren ondorioz aldatzen joan izana. Lehenengo kasuak antzinatean aurki daitezke, esaterako Plautoren Miles gloriosus dugu. Beste adibide batzuk aipatzeagatik, Tormesko itsumutila, Giovanni Boccaccioren Il Decameroneko pertsonai nagusiak edo, literatura garaikidean, James Joyceren Uliseseko protagonista, Leopold Bloom.

Antiheroia euskal literaturan

Adibide asko aipatu daitezke:

Antiheroiaren zenbait ezaugarri

Antisoziala izaten da, pasiboa, desatsegina. Orokorrean, diru faltan ibiltzen da eta edozein gauza egin dezake alkohola, harreman sexualak edo dirua lortzeko. Haren baloreak ez dira gizartekoak edo gizartea beste ikuspuntu batetik ikusten du. Oso ohikoa da biografikoa nahiko tragikoa izatea baina hau kontatzerakoan umorea eta sarkasmoa dira nagusi.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.