Antiguoko Kirol Elkartea

Antiguoko Kirol Elkartea Donostiako (Gipuzkoa) Antigua auzoko futbol talde bat da, 1982an sortua. Harrobiko kluba da, hau da, bertoko jokalariak 18 urte bete arte aritzen dira Antiguoko taldean. Bere jokalariak Euskal Herriko talde nagusietan ez ezik Europako taldeetan ere aritu dira.

Antiguoko Kirol Elkartea
Sorrera1982 (42 urte)
Futbol zelaiaBerio (Donostia, Gipuzkoa)
PresidenteaEdorta Salegi
LigaJubenilen Ohorezko Dibisioa
Webguneawww.antiguoko.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa

[1]Historia

Oinarrizko futbolean lan egiteko gogo eta ilusio askorekin 1982ko maiatzaren 14an Antiguoko izeneko klub berri bat sortu zen. Hasiera batean azpitik hasitako egitura bat egitea adostu zuten, bi benjamin talde eta beste bi talde alevinekin, Kontxa hondartzan lehiatzeko. Baita ere, hiru talde handiagorekin: infantil txiki bat, beste infantil haundi bat eta azkenik, juvenil bat Segunda izeneko kategorian inskribitu zena, kategoria baxuena. Honela, hainbat hilabetetan landutako proiektua aurrera atera zen eta Antiguoko errealitate egin zen 1982ko irailaren 26an, juvenil taldeak klub-eko historiako lehenengo partido ofiziala jolastu zuenenan Sporting de Herreraren aurka Bide Bietan. Nola ez, garaipen handi bat lortu zuten 3-0.Segunda jubenil horretan, hamar taldez osatutako sei multzo zeuden eta Antiguoko, Luci Palacios-ek entrenatua, lehenengo gelditu zen III.multzoan,beraz, "Primera"-ra igo ziren.

Hurrengo urtean, 83/84 donboraldian, Lehenengo eta Bigarren jubenilek errendimendu ona izan zuten, era berean, hondartzako benjamin eta alebin taldeak Kontxan txapeldun aldarrikatu ziren. Geroago, 84/85 denboraldian, arrakasta gehiago iritsi ziren. Lehenengo jubenilak, denboraldi eder bat egin eta gero, liga irabazi zuen eta horren ondorioz, Jubenilen Ohorezko Maila-ra igo zen. Garaipen guzti horiekin argi eta garbi ikusi zen, lehenengo pausoak ematen ari zen klub honek, etorkizun bikaina edukiko zuela.

[2]Danborrada

1997.urtean, klub-a danborradarekin hasi zen. Momentu hartatik aurrera, urtero, urtarrilaren 20ean, auzoko eta klub-eko hainbat pertsona batu dira tamborradara. Gaur egun, Antiguoko K.E. tamborrada 200 pertsona inguru dira San Sebastian egunean.

[3]Instalazioak

Futbol 11-ko zelaia

Antiguoko Kirol Elkartearen Sedea

Antiguoko K:E-ren sedea

Kirol Elkarte honek, Berioko kirol instalazioak ez ezik, Sede bat du Antigua (Donostia) auzoan Errotatxo plazan, Ondarreta hondartzatik oso gertu. Sede honek, bereziki, klub-aren eguneroko kudeaketarako balio du, ofizina handi eta bilera gela batekin. Baita ere, sukalde handi bat eta bi jangela, taldeen eta entrenatzaileen ekintza eta bileretarako erabiltzen dituzte. Oroitzapen historikoek, argazkiek eta bertan hezitako jokalari nagusien kamisetek, toki hori oso berezia egiten dute.

Kirol Instalazioak
Futbol 7-ko zelaia

Berion ditu kirol instalazioak, futbol 11-ko eta futbol 7-ko bi zelai artifizialek osatzen dute. Baita era taberna batek, 10 aldagelek eta beste sala desberdin batzuek (materiala, masaje...) osatzen duten edifizio bat dago. Futbol 11-ko zelaiak estalita dagoen harmail bat du.

[4]Jubenil A-ren denboraldiak

Jubenilen Ohorezko Dibisioa

Denboraldiz denboraldi eduki duten errendimendua.

Denboraldia Maila Multzoa Posizioa Errege Kopa Juv. Txapeldunen kopa
1995–96 3 4 7 N/A N/A
1996–97 3 4 2 N/A N/A
1997–98 2 4 4 N/A N/A
1998–99 1 2 3 Semi-final N/A
1999–00 1 2 13 N/A N/A
2000–01 2 4 3 N/A N/A
2001–02 1 2 13 N/A N/A
2002–03 2 4 2 N/A N/A
2003–04 1 2 8 N/A N/A
2004–05 1 2 3 16-garren finalak N/A
2005–06 1 2 10 N/A N/A
2006–07 1 2 1 16-garren finalak Grupo fasean 3.a
2007–08 1 2 11 N/A N/A
2008–09 1 2 6 N/A N/A
2009–10 1 2 10 N/A N/A
2010–11 1 2 15 N/A N/A
2011–12 2 4 1 N/A N/A
2012–13 1 2 5 N/A N/A
2013–14 1 II 10 N/A N/A
2014–15 1 II 5 N/A N/A
2015–16 1 II 2 16-garren finalak N/A
2016–17 1 II 12 N/A N/A
2017–18 1 II 8 N/A N/A

Hezitako jokalari nagusiak

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «El Club – Historia «  ANTIGUOKO KE» antiguoko.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  2. (Gaztelaniaz) «Tamborrada «  ANTIGUOKO KE» antiguoko.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  3. (Gaztelaniaz) «El Club – Instalaciones «  ANTIGUOKO KE» antiguoko.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  4. (Ingelesez) Antiguoko. 2018-04-11 (Noiz kontsultatua: 2018-05-04).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.