Antifanes
Antifanes —antzinako grezieraz: Ἀντιφάνης— (K.a. 408 – K.a. 334) Grezia klasikoko komedia idazle garrantzitsuenetakoa da.
Antifanes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Atenas, K.a. 408 |
Herrialdea | Antzinako Atenas |
Heriotza | Atenas, K.a. 334 (73/74 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | komediagilea eta poeta |
Mugimendua | erdialdeko komedia |
Atzerritarra (agian Marmarako itsaso aldekoa, Esmirnakoa edo Rodaskoa) omen zen, baita esklaboen seme ere. Atenasen kokatu zen, non 387. urte inguruan idazten hasi zen. Oso emankorra zen: 200 komedia baino gehiagoren izenburuak eta zati garrantzitsuak gorde dira, bereziki Ateneo Naukratiskoari esker. Bere antzerkiek mitologiaren inguruko gaiak lantzen dituzte batez ere; beste batzuek, ordea, pertsonak, lanbideak edota berezitasun nazionalak aipatzen dituzte. Sudaren arabera, hirurogeita hamalau urte zituela hil zen udare baten kolpearen ondorioz.
Besteak beste, garaiko pilota jokoa deskribatu zuen:
« | Pilota hartu eta gozatu egiten zuen bati eman, bestea saihestu, hirugarren bati eskuetatik kendu, beste bat geldiarazi... oihu biziz egiten zuen zarata: "kanpora, luze, beregana, gainetik, behera, gora, labur, bota berriro bira eginez". | » |
—[1] |
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.