Antiespainolismo

Antiespainolismoa (gaztelaniaz: antiespañolismo) edo hispanofobia espainiar edo hispanoen aurkako beldur, nazka, gorroto edo diskriminazioa da. Kontrakoa hispanofilia da. Antiespainolismoaren fenomeno historikoak hiru etapa ditu: XVI. mendeko Europako elezahar beltza,[1] XIX. mendeko Amerikako independentzia gerrak eta XX. eta XXI. mendeko immigrazio ilegalak sortutako aporafobia.

Grafiti antiespainolista Donostian.

XIX. mendean Iberiar Penintsulan mugimendu antiespainolistak ere sortu ziren, batez ere, euskal abertzaletasunaren,[2] kataluniar nazionalismoaren eta galiziar nazionalismoaren garapenean. Euskal abertzaleen artean, Espainiaren aldeko jarduera politikoa eta kulturala adierazteko erabiltzen den gaitzespen hitza espainolismoa da, eta honen aldekoari espainolista deitzen zaio[3].

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Alvar, Alfredo. (1997). La leyenda negra. Madril: Akal ISBN 84-460-0797-5..
  2. (Gaztelaniaz) Esparza, Jose Mari. (2006). Cien razones por las que dejé de ser español. Txalaparta, 12 or. ISBN 9788481364651..
  3. Euskaltzaindiaren Hiztegia, Euskaltzaindia.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.