Antiepileptiko

Antiepileptikoa epilepsia edo orokorrean konbultsioak sendatzeko erabiltzen diren sendagaien multzoa da.

Epilepsian inolako estimulurik gabe burmuinetako zenbait neuronen berezko despolarizazioa gertatzen da. Antiepileptikoek asaldura hori konpontzeko despolarizazio anormal horiek inhibitu behar dituzte.

Neurona baten despolarizazioa gertatzeko sodio eta kaltzio erretenak irekitzen dira, ioi positiboak barrura sartuko dira eta neuronaren potentziala positiboago bihurtuko da, despolarizatuz. Antiepileptikoek erreten hauen inhibizio azkarra eragiten dute, ioiak ez dira barrura sartuko eta beraz, neurona ez da despolarizatuko.

Garunaren funtzionamendua kontrolatzen duten noradrenalina, dopamina eta serotoninaz gain, beste bi sistema ere badaude: gabaergikoa (inhibitzailea dena) eta glutamaergikoa (kitzikatzailea dena). Beraz, despolarizazioak gelditzeko beste bi aukera sistema glutamaergikoa inhibitzea edota gabaergikoa kitzikatzea lirateke.

Adibideak

Kanpo-estekak

Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.