Antidoto

Antidoto edo kontrapozoia toxina edo pozoi bati aurka egiten dion substantzia da.

Toxina batzuen aurkako antidotoak txertoen moduan ekoiztu dira. Animali bati toxinaren dosi txiki bat injektatzen zaio eta horren ondorioz animaliak toxina horren aurka sortu dituen antigorputzak hartzen dira bere odoletik. Kontrapozoi mota hau suge, armiarma eta beste animalia pozointsu batzuek ekoizten duten pozoiari aurre egiteko erabilgarria da. Animali batzuen hozkada edo ziztadetarako ez dago antidoto egokirik eta heriotza sor dezakete. Beste kasu batzuetan, shock anafilaktikoa induzitzen duen erreakzio alergiko bat ager daiteke, heriotza sor dezakeena. Kasu honetan, ez dago antidotorik ez delako pozoinketa arrunt bat, baina shock anafilaktikoa tratatua izan daiteke.

Intoxikazio baten tratamendua:

  • Aho bidetik hartutako pozoien tratamendurako ikatz aktibatua erabiltzen da sarritan. Honek, pozoia xurgatu eta digestio aparatutik desagerarazten du neurri handi batean.
  • Pozoia injektatua izan bada aldiz, gorputz guztian banatzea ekiditeko linfa eta odolaren fluxua mugatuko duen goma bat jartzen da injekzio lekuan. Hau ez da tornikete batekin nahastu behar, honek gorputzadarren batean odol fluxua erabat mozten baitu odol-husterik gerta ez dadin.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.