Anthony Hope
Sir Anthony Hope Hawkins, (1863ko otsailaren 9a – 1933ko uztailaren 8a) idazle ingelesa izan zen. Ruritania deritzon alegiazko herrian girotutako lanek famatu zuten, eta batik bat The prisoner of Zenda eleberriak (1894). Erresuma horretan ere kokatu zituen The Heart of Princess Osra ipuin bilduma eta Rupert of Hentzau (1898) eleberria.
Anthony Hope | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1863ko otsailaren 9a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Walton on the Hill (en) , 1933ko uztailaren 8a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Church of St. Mary & St. Nicholas, Leatherhead (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: laringeko minbizia |
Familia | |
Aita | Edward C. Hawkins |
Hezkuntza | |
Heziketa | Balliol College St John's School, Leatherhead (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | barristerra, idazlea, eleberrigilea eta legelari-poeta |
Jasotako sariak | ikusi
|
| |
Hope Londresen jaio zen. Abokatu izateko ikasketak egin zituen eta langintza horretan jardun zuen 1894 arte.
1890ean bere lehen literatur lana osatu zuen: A Man of Mark. 1894an Westminster Gazette argitalpenak The Dolly Dialogues atera zuen aldian-aldian. Urte berean Zendako presoa kaleratu zuen, eta lortu zuen arrakastari esker idaztea lanbide bilakatzea lortu zuen. Eleberri eta antzerkirako testuak sortu zituen batik bat. Hor dira Nell Gwyn aktorearen bizitzaren inguruan osatutako English Nell eleberria, edo Sophy of Kravonia (1906), Zendako presoaren ildo bertsuko lana.
Lehen Mundu Gerran Britainiaren aldeko propaganda egitearren Sir titulua jaso zuen. 1927an bere autobiografia kaleratu zen: Memories and notes.
1933an Londresen hil zen eztarriko minbiziak jota.
Lanak
- Mr Witt's Widow (1892)
- Sport Royal (1893)
- A Change of Air (1893)
- Half-a-Hero (1893)
- The Prisoner of Zenda (1894)
- The Dolly Dialogues, The Westminster Gazette argitalpenean aldika ateratakoa 1894an.
- The Chronicles of Count Antonio
- The Heart of the Princess Osra (1896)
- Phroso (1897)
- Simon Dale (1898)
- Rupert of Hentzau (1898)
- The King's Mirror (1899)
- Quisanté (1900)
- The Adventure of Lady Ursula (Pièce de théâtre jouée en 1898)
- Double Harness (1904)
- A Servant of the Public (œuvre non romanesque) (1905)
- Sophy of Kravonia (1906)
- Second String (1910)
- Mrs Maxon Protests (1911)
- The New (German) Testament, œuvre de propagande (1914)
- Beaumaroy Home from the Wars (1919)
- Memories and Notes (1927)
Anthony Hope euskaraz
1991ko uztailean Elkarrek The Prisoner of Zenda eleberriaren euskarazko bertsioa argitaratu zuen, Zendako presoa, Koro Navarrok itzulia. Branka Bildumako 10. titulua da. 1998ko otsailean bigarren argitaraldi bat egin zuten. 216 orrialde. ISBN: 84-8331-049-X.