Anthony Burgess
John Burgess Wilson (1917ko otsailaren 25a- 1993ko azaroaren 22a), Anthony Burgess idazteko erabiltzen zuen ezizenaz ezagunagoa, idazle, poeta, dramatzaile, konpositore, hizkuntzalari, itzultzaile eta literatura kritikari ingelesa izan zen.
Anthony Burgess | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | John Anthony Burgess Wilson |
Jaiotza | Harpurhey (en) eta Manchester, 1917ko otsailaren 25a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Londres eta St John's Wood (en) , 1993ko azaroaren 22a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Monako |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Liana Burgess (en) (1968ko iraila - 1993ko azaroaren 22a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Xaverian College (en) Victoria University of Manchester (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, itzultzailea, gidoilaria, poeta, musikagilea, eleberrigilea, autobiografialaria, literatura-kritikaria, zientzia-fikzio idazlea, haur literatura idazlea, literaturan aditua, libretista, dramagilea, pedagogoa, film screenwriter (en) , irakaslea eta man of letters (en) |
Enplegatzailea(k) | Princetongo Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea University at Buffalo (en) Birminghamgo Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Errege Literatura Elkartea |
Izengoitia(k) | Anthony Burgess, Джозеф Келл, Энтони Пауэл eta Энтони Джилверн |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
|
Saiakerek eta eleberriek osatzen dute haren lanaren zatirik handiena. Bertan umorea eta kulturaren eta politikaren ikuspegi ironikoa nabari dira; ingeles eleberrigintzaren arazo nagusiak azpimarratu ditu bere kontakizunetan. Kazetaritza- eta kritika-lanak ere egin ditu. Kritikaren alorrean aipagarria du Joyceri egindako sarrera bat, Here Comes Everybody (1965), baina eleberrigile gisa bereziki ezaguna da. Burgessek Greeneren joerari jarraitu zion, baina idazle katolikoen sailean sar daitekeen arren, Burgessen kasuan askoz ere konplexuagoa eta liskartsuagoa izan zen idazlearen eta katolizismoaren arteko harremana. Izan ere, ez zen erlijio-praktikantea, eta oso eszeptiko eta ezkor agertu zen.
Haren obra zerrenda luzearen barruan “Hazi txiroa" (The Waiting Seed), “Hartzentzako eztia" (Honey fot the Bears), “Esku bateko txaloa"(One Hand Clapping) eta “1985” lanak daude. The Timesek Burguess “The 50 greatest British writers since 1945”[1] zerrendan 17.postua eskaini zion. Hori gutxi balitz, musikazale amorratua zen, bere lehenengo pasioa izanik, literaturaren aurretik. Bi sinfonia, hainbat sonata eta kontzertu idatzi zituen konpositore moduan nolabaiteko ospea bereganatuz. Hizkuntzekiko gaitasuna (malayarra, errusiarra, frantsesa, alemana, espainiera, italiera eta japoniarraz mintzo zen, berezko ingelesaz aparte eta bazekien hebreera, txinatarra, suediera eta persiera apur bat), “Ulam” izeneko fikziozko historiaurreko hizkuntza asmatuan ageri da primeran islatua “Suaren bilaketan” (Quest of fire) (1981) pelikulan. Jeanne Moreau eta André Delvauxekin batera izan zen epaile 1975ko Canneseko festibalean.
Bizitza
Burgess 1917ko otsailaren 25ean jaio zen Harpurhey, Manchester kanpoaldeko aldiri batean, familia katoliko batean[2]. Txikitan Jaxk Wilson, Little Kack edota Johnny Eagle deitzen zioten[3]. John Anthony Burgess Wilson deitzera pasa zen. Hala ere, Anthony Burgess ezizena Time for a Tiger bere lehen nobela kaleratu arte ez zuen erabili. Haren ama Elizabeth 30 urterekin etxean hil zen 1918ko azaroaren 19an, gripe espainolaren pandemia zela, ahizpa Muriel hil eta handik baino lau egunera, gaixotasun bera heriotzaren kausa izanik[4]. Burguessek beti pentsatu izan zuen aitak, Joseph Wilsonek, nolabaiteko amorrua ziola, bizirik atera zerako[5]. Burguess honako hau esatera heldu zen bere haurtzaro bakartiaz: “I was either distractedly persecuted or ignored. I was one despised... Ragged boys in gangs would pounce on the well-dressed like myself.”[6]
Edmund's Roman Catholic Elementary School-en ikasi zuen, eta haren hitzetan, "When I went to school I was able to read. At the Manchester elementary school I attended, most of the children could not read, so I was ... a little apart, rather different from the rest."[7] Guraso piano-jotzaileak izan arren, txikitan ez zen musikaz interesatu, bere etxeko irratian “txirula solo sinestezin bat” entzuten zuen arte, guztiz aztoratua eta maitemindua utzi zuena, “bihurri, exotiko eta erotiko” moduan deskribatu zuena[8].
Burguessek bere familiari konpositore izan nahi zuela jakinarazi zionean, ezetza eman ziotan, musikak dirurik ematen ez zuela argudiatuz. Eskolan ezin izan zuen musikarik ikasi, baina 14 urterekin bere kabuz pianoa jotzen ikasi zuen. Burgessek lehen momentutik nahi izan zuen musika ikasi unibertsitatean, baina Victoria University of Manchesterreko musika sailak ez zuen bere eskaera onartu, Fisikan zuen nota txarra zela eta[9]. Beraz, Arteetan graduatu eta Filologia ingelesa ikasi zuen 1937 eta 1940 urteen tartean. Hor ezagutu zuen Jones, bere emaztea izan zena 1942eko urtarrilaren 22an.
Armadatik pasa eta gero, hezkuntza ofizial moduan lan egin zuen gerra ostean Brunei eta Malaysian. 1959ean kolapso bat jasan zuen Malasiako klase batean. Burmuineko tumore bat zuela diagnostikatu zioten, ebakuntza posiblerik gabekoa eta bizi itxaropen motzekoa[10]. Horrek idaztera bultzatu zuen, bere emazte Lynnek autorearen eskubideen irabaziei esker bizi ahal izateko. Hezkuntza mundutik irten eta idaztera dedikatu egin zen bere gaixotasunarekin eguneroko bizitzan hainbat urteetan. Bost nobela eta erdi idatzi zuen urte batean. Bi urte baino gehiagoko bizi iraupena igaro zuen, bizitzan jarduera artistikoen onurak erakusteko erabiltzen den adibidea izanik. Idatzitako azken “erdi nobela”k, heriotzatik gertuen zegoenean, bere lanik famatuena izan zen. Hortik aurrera, 50 liburu baino gehiago idatzi eta argitaratu zituen, gai ezberdin asko jorratuz. Kritika literario ugarien egilea da, Shakespeare eta Joyceri buruzko saiakeragilea, egunkarietako artikulugilea eta hogei bat nobela krudel eta kaustikoen idazlea.
1993ko azaroaren 22an hil zen, Londreseko St John & St Elizabeth ospitalean, biriketako minbiziaz. Haren errautsak Monakoko hilerrian utzi zituzten eta hilarrian “Abba Abba” idatzi: horren esanahiari buruz asko esan da. “Aita, aita” esan nahi du hebreeraz, arameraz, arabieraz eta beste hainbat hizkuntza semitikoz. Artistaren hasierako letrak, bai aurrerantz bai atzerantz irakurriak, soneto baten molde erritmikoa (CDC DCD falta dira) edota Keatsen heriotzari buruzko 22. lanaren izenburua izan litekeela ere esan da. The Timeseko hileta-oharrak “moralista handitzat” definitu zuen Burgess[11].
Lanak
Kontakizunaren teknikarekiko kezka gehien agertu duten gaur egungo idazle britainiarretako bat da, bestalde. Kontakizunaren teknikaren alorrean egindako ekarpenari dagokionez, 1960. urte inguruan idatzitako obrak ditu bereziki aipagarriak, Burgessek: Beds in the East (1959, Ekialdeko oheak), The Wanting Seed (1962, Grinaren hazia), A Vision of Battlements (1965, Hormen ikuspegia), eta abar. Baina A Clockwork Orange (1962, Laranja mekanikoa) izan zen bere obrarik ezagunena. Obra horretako protagonista gazte amoral, dibertigarri eta adimen argiko bat da, musikazale amorratua, Beethovenen zale amorratua zehazkiago (Burgess bera musikologoa zen); gizarte izutu eta ustel batean gaizkia eta bizioa dira protagonistaren xedeak, eta gazte hori berriro hezteko ahaleginaren arrakastarik eza islatzen du. Laranja mekanikoa-ren lorpen nagusia teknikaren eta argumentuaren artean egileak lortu zuen batasuna izan zen; argumentua oso bortitza da, indarkeriaz betea, eta ideia hori adierazteko adierazkortasun handiko hizkera erabili zuen Burgessek. Stanley Kubrickek zinemara eraman zuen eleberri hori, eta ahantzi ezinezko filma egin zuen: A Clockwork Orange.
Beste obra batzuetan, dena den, hizkuntza oparoegia, dotoreegia erabili izan zuen, kritikari batzuen arabera. Obra aipagarriak dira, alde horretatik, MF (1971) obra esperimentala, ikerketa estrukturalistetan oinarritua; eta Earthly Powers (1980, Lurreko indarrak); bertan, zibilizazio modernoaren perbertsioa nabarmendu zuen.
Haren obra nagusien artetik, azpimarragarrienak nobelak dira:
- Time for a Tiger (1956) (Volume 1 of the Malayan trilogy, The Long Day Wanes)
- The Enemy in the Blanket (1958) (Volume 2 of the trilogy)
- Beds in the East (1959) (Volume 3 of the trilogy)
- The Right to an Answer (1960)
- The Doctor is Sick (1960)
- The Worm and the Ring (1960)
- Devil of a State (1961)
- (as Joseph Kell) One Hand Clapping (1961)
- A Clockwork Orange (1962; 2008 Prometheus Hall of Fame Award)
- The Wanting Seed (1962)
- Honey for the Bears (1963)
- (as Joseph Kell) Inside Mr. Enderby (1963) (Volume 1 of the Enderby quartet)
- The Eve of St. Venus (1964)
- Nothing Like the Sun: A Story of Shakespeare's Love Life (1964)
- A Vision of Battlements (1965)
- Tremor of Intent: An Eschatological Spy Novel (1966)
- Enderby Outside (1968) (Volume 2 of the Enderby quartet)
- M/F (1971)
- Napoleon Symphony: A Novel in Four Movements (1974)
- The Clockwork Testament, or Enderby's End (1974) (Volume 3 of the Enderby quartet)
- Beard's Roman Women (1976)
- Abba Abba (1977)
- 1985 (1978)
- Man of Nazareth (Jesus of Nazaretherako haren gidoian oinarritura, 1979)
- Earthly Powers (1980)
- The End of the World News: An Entertainment (1982)
- Enderby's Dark Lady, or No End of Enderby (1984) (Volume 4 of the Enderby quartet)
- The Kingdom of the Wicked (1985)
- The Pianoplayers (1986)
- Any Old Iron (1988)
- Mozart and the Wolf Gang (1991)
- A Dead Man in Deptford (1993)
- Byrne: A Novel (bertsoz) (1995)
Hori bai, bere lanetan ospetsuena eta onarpen handiena irabazi zuena, zalantzarik gabe, “Laranja mekanikoa” izan zen, 1962an idatzitako nobela distopikoa, nahiz eta idazleak berak bere lanik txarrenetarikotzat jo. Eleberria egileari berari Bigarren Mundu Gerran jazotako gertakari batean oinarritu zen. 1944an, Burgess eta emazteari lau marine estatubatuarrek Londreseko kaleetan eraso egin zieten eta emaztea bortxaketaren eta lapurretaren biktima izan zen. Haurdun zegoenez, jipoiak abortua eragin zion. Liburuak borondate libre eta moralari buruz hitz egiten du eta, halaber, norbanakoaren manipulazioaz sistema politikoak bezalako bortizkeriari esker, errepresioaz eta nola horrek gizakia ustelkeriarantz daraman. Hainbat hizkuntzatara itzuli zen, eta 1998an, Modern Libraryek 65. postua eskaini zion XX. mendean ingelesez idatzitako 100 nobela hoberenen artean.
Euskaraz
- Laranja mekanikoa (Meettok, 2018) Ion Olano Carlosek itzulia.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Beverley, David (1973), Anthony Burgess: A Checklist (1956–1971), Twentieth Century Literature, Volume 19, issue no.3, Hofstra University, p. 181, July 1973
- Ratcliffe, Michael (2004), "Wilson, John Burgess [Anthony Burgess (1917–1993)]", Oxford Dictionary of National Biography (online ed.), Oxford University Press, retrieved 21 March 2012
- Lewis, Roger (2002), Anthony Burgess, Faber and Faber, p. 67 ISBN 0-571-20492-9
- Ibid, p. 62
- Ibid, p. 64
- Ibid, p. 53-54
- Ibid, p. 66
- Burgess, Anthony (1982), This Man And Music, McGraw-Hill, pp.17-18, ISBN 0-07-008964-7
- "Anthony Burgess, 1917–1993, Biographical Sketch". Harry Ransom Center, University of Texas, Austin. 2004-06-08. Retrieved 2012-03-21.
- «Gaizki interpretatutako nobela baten historia» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
- Oxford Dictionary of National Biography, Anthony Burgess