Antakya
Antakya (arabieraz: انطاكيا, Anṭākyā; asirieraz: ܐܢܛܝܘܟܝܐ, Anṭiokia; grezieraz: Ἀντιόχεια, Antiócheia) Hatay probintziako hiria da, hegoaldeko Turkian dagoena.
- Artikulu hau turkiar hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Antiokia (argipena)».
Antakya Antakya | |
---|---|
hiri handia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Hatay probintzia |
Izen ofiziala | Antakya |
Jatorrizko izena | Antakya |
Posta kodea | 31000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°12′09″N 36°09′38″E |
Altuera | 67 m |
Mugakideak | Defne (en) , Altınözü (en) , Samandağ (en) , Arsuz (en) , Belen (en) , Kırıkhan (en) , Kumlu (en) , Reyhanlı (en) eta Harem District (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 377.793 (2018) 23.025 (2014) |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 326 |
Ordu eremua | UTC+03:00 |
Hiri senidetuak | Aalen eta Kiel |
Matrikula | 31 |
Hizkuntza ofiziala | turkiera |
antakya.bel.tr |
Antzinean, Antiokia zuen izena[1] eta Erromatar Inperioko hiri nagusia izan zen. Egun 145.000 biztanle inguru ditu. Orontes ibaiaren ekialdeko ibarrean kokatua, K. a. IV. mendean sortu zuen Seleuko I.a Nikator enperadoreak, bere inperioko hiriburutzat, Sirian. Seleuko jeneral aritu zen Alexandro Handiarekin batera, eta Antiochus izena oso ohikoa zen bere familiako kideen artean.
Historia
Antzinaro klasikoa
Antiokia Seleuko I.a Nikator enperadoreak sortu zuen, bere Seleukotar Inperioaren mendebaldeko hiriburutzat. Bere kokapen geografiko pribilegiatuak, mediterraneo ekialdeko eta Asia barnealdeko ibilbide komertzialen artean, laster eragin zuen merkataritza arloan garrantzia hartzea. Bere morfologia bereziagatik, Orontes ibaiaren ibarrean eta Silpio mendiaren oinean eraikia, gotorleku garrantzitsu ere bihurtu zen, setiatzeko oso zaila baitzen. Horrek guztiak hiria azkar garatzen lagundu zuen.
Klima
Datu klimatikoak (Antiokia) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 11 | 14 | 18 | 22 | 26 | 28 | 30 | 31 | 30 | 27 | 20 | 13 | 22 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 4 | 5 | 8 | 11 | 15 | 20 | 23 | 24 | 20 | 14 | 8 | 5 | 13 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 191 | 165 | 142 | 107 | 81 | 33 | 8 | 5 | 28 | 89 | 109 | 191 | 1146 |
Iturria: Weatherbase [2] |
Erreferentziak
- Euskaltzaindiaren 147. araua (ANTZINATEKO HIRIEN EUSKARAZKO IZENAK)
- Weatherbase: Weather for Antakya, Turkey. Weatherbase. Retrieved on November 22, 2011.