Antônio Carlos Jobim
Antônio Carlos Brasileiro de Almeida Jobim, ezagunagoa Antonio Carlos Jobim edo Tom Jobim gisa (Tijuca, Rio de Janeiro, Brasil, 1927ko urtarrilaren 25 – New York, AEB, 1994ko abenduaren 8a), brasildar musikagile eta piano-jotzailea izan zen.
Antônio Carlos Jobim | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antônio Carlos Brasileiro de Almeida Jobim |
Jaiotza | Rio de Janeiro, 1927ko urtarrilaren 25a |
Herrialdea | Brasil |
Lehen hizkuntza | portugesa |
Heriotza | New York, 1994ko abenduaren 8a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Rio de Janeiro |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Aita | Jorge de Oliveira Jobim |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, abeslaria, piano-jotzailea, gitarra-jotzailea, jazz musikaria, jazz guitarist (en) , kantugilea, disko-ekoizlea, estudioko musikaria eta music arranger (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Antonio Carlos Jobim e Sua Orquestra |
Izengoitia(k) | Tom Jobim |
Genero artistikoa | jazza bossa nova Latin jazz (en) |
Musika instrumentua | gitarra pianoa ahotsa |
Diskoetxea | Verve Records (en) |
jobim.org | |
| |
Garota de Ipanema da haren kanturik ezagunena, Vinicius de Moraesekin eta Joao Gilbertorekin batera ondua. Brasilgo herri musikaren bultzatzaileetako bat izan zen, bai bere herrian, bai kanpoan, Bossa Novarena bereziki.
Biografia
1956an ezagutu zuen Vinicius de Moraes, zenbait poemarentzako musika idazteko enkargua egin zionean, eta bien elkarlanak urte askoz iraun zuen. 1957an Canneseko zinemaldian saritua izan zen Orfeu negro filmerako egin zuen A Felicidade abestiak arrakasta handia izan zuen munduan zehar.
Brasilgo artista handienekin aritu zen elkarlanean, besteak beste, Aloisio de Oliveirarekin, Luis Bonfarekin, Marino Pintorekin, Chico Buarquerekin, Ray Gilbertekin eta Robert Mazoierrekin.
Bossa Novak arrakasta handia izan zuen bere herriaren mugetatik kanpo, eta Jobim portugesez abesten zuen musikagilerik famatuenetakoa egin zen. Jazzeko musikagile ospetsuek, Stan Getzek edota Ella Fitzgeraldek, esate baterako, eta orkestra-zuzendari ezagunek, Nelson Reddlek, bere babesa eman zioten. Bere azken lanean (Antonio Brasileiro), izadiarekiko eta bere jaioterriaren hondamendi ekologikoarekiko kezka jaso zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.