Antón Lamazares
Antón Lamazares (Lalín, Galizia, 1954ko urtarrilaren 2a) 1980ko belaunaldiko espainiar margolari bat da, José María Sicilia, Miguel Barceló eta Víctor Mira antzera. Bere lanetan —zurez eta kartoiz eginak— berezko hizkuntza bat sortzen du, bernizen eta beste material batzuetan esperimentatuz. Haren lana abstraktua da, minimalista deriba batekin bere azkenengo garaian, non arina eta oroimenaren arteko elkarrizketa batzen den, eta sentsualitatearen eta espiritualtasunaren artean ere, onirismoa eta poesia.
Antón Lamazares | |
---|---|
(2005) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antón Lamazares Silva |
Jaiotza | Lalín, 1954ko urtarrilaren 2a (70 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Grupo Atlántica (en) |
Mugimendua | espresionismoa |
antonlamazares.com |
Lamazaresen lanak mundu osoko hainbat hiriburutan erakutsi dira, eta Sofia Erregina Museoaren, Gaur Egungo Galiziar Zentroaren edota Madrilgo Gaur Egungo Museoaren fontsetan ageri dira, hala nola beste anitz bilduma pribatu eta fundazioetan.
Biografia
Lehenengo urteak: pintura eta poesia
(Galizia, 1954tik – 1977ra)
Lamazares 1954ko Urtarrilaren 2an Maceiran, Lalingo herrixka batean jaio zen, Pontevedran (Galizia); Bere haurtzaroan bizi izandako esperientziek, arrasto ezin ukigabeak izango dute bere sortzaile prozesu irudimentsuan. 1963tik 1969ra Herbon-eko frantziskotar komentu batean, ikasketa nagusiak bete zituen, urte horietan ere, literatur testuak sutsuki irakurri zituen, batez ere klasiko eta grekolatinoak. 1960tik aurrera, poesía idazten hasiko da eta Álvaro Cunqueiro idazlea eta Laxeiro eta Manuel Pesqueira margolariekin adiskidetu egiten da, bere lehenengo plastiko erreferenteak bihurtuz.
Bere sortzaile bokazioa pinturara abiatzen da, autodidakta formazioa hautatuz. Era honetan, oso garrantsitzua izango da bere 1972ko europar herri ezberdinetatik egindako bidai luzea, gogoko dituen pintura maisuak zuzenki ikasteko, hau da: Van Gogh, Paul Klee, Rembrandt eta Joan Miró, Antoni Tàpies, Manolo Millares, Alberto Giacometti eta Francis Bacon, baita ere, Ozeniako eta Erdi Aroko artea.
Bere itzulera eta gero, Bartzelonan finkatzen da, han eraikuntzan lan egin zuen eta arteko zentruetan ikasten du, bereziki Mares Museoko arte romanikoaren bildumak eta Kataluniako Arte Nazionaleko Museokoak. Gero, Madrilera joaten da, non bere irakasle Laxeirorekin topatzen den eta Carlos Oroza poeta ezagutzen duen, bere adiskidetasuna garrantzi handikoa izango du margolariarentzat: bere lanean, pintura eta poesiaren arteko hartu-emanak etengabeak izango dira. 1973an, 19 urte zituelarik, bere margoak, erakusketa kolektibo eta indibidualetan erakusten hasten da. 1975ean Itsas-Infanterian sartzen da, Ferrolen. 1975ko irailean, frankismoaren azken fusilamenduaren berri izaten du, Burgosko prozesuaren ondoren, hilarazi zuten errudun bat, bere lagun Humberto Baena da, 25 urte pontevedrarra. Lamazares depresio sakon batean murgiltzen da eta psikiatriako eremuan sartzen dute; denboradi horretan Adibal poemarioa idatziko du.
Expresionismotik eta arte povera tik bifronte pinturara
(Madril – New York, 1978 tik – 1989 ra)
1978an Madrilera abiatzen da, non Alfonso Fraile pintoarekin adiskidetzen den, eta baita ere Juana Mordó[1] galeristarekin, Santiago Amón arte kritikoa eta poetarekin eta azkenik Alberto Portera neurologoaren, artista talde handi baten figura aglutinatzalea dena: idazleak, zinegileak, musikariak eta margolariak, non bere Mataborricosko finka batean asteburuetan biltzen zirenak, eta non Lamazaresek 1979an kanpoan erakusketa bat prestatzen du. 1980ko urteetan lan handia egiten du, baita ere etorkizun handikoa: 30 urte bete baino lehen, Lamazaresen lanak espainiar panoraman leku propioa irabazi du, atzerrian ere. Bere margoetan, figura ludiko eta onirikoak islatzen ditu, espresionista erakoak, kromatismo handikoak eta originaltasun handikoak. Madrilen Juana Mordoren Galerian bere obra erakusten du, Belgikan Elisabeth Franck-en Galerian eta Bartzelonako Sala Gasparren ere.[2] Laster New Yorkera joaten da, non Fulbrighteko beka batekin bi urte pasatzen du, eta bere pintura kontzepzio zehatzago eta materikago batera bihurtzen den, New Yorkeko Bruno Fachettira Galerian ikusgai jarriko du.[3] Bere bizitokia New York eta Salamancaren artean egongo da, eta 1988an Asia Txikia bisitatzen du (Didima tenplua bisitatzeko, Hölderlin-en Hiperion en omenaldia eginez) eta Estambul, non eliza bizantziarrak biziki hunkitzen dioten. Bere irudi multzoak bere obretan aditzera ematen du, Miguel Marcos-en Galerian aurkezten dituenak, zurez eginikoak ondoan ezarriz.[4] 1990an atal multzo berri bat prestatzen du, bi aldetik ikusteko gai direnak, bifronte izena hartzen dutenak.
Pintura eskultorikoa eta formato handikoa
(Paris – Madril, 1990 tik – 2003 ra)
1990ean eta 1991ean Parisen finkatzen da, la Cité des Arts-en beka bati esker, eta 1991ean Madrilen lantoki handi bat irekitzen du, non Gracias vagabundas eta Desazón de vagabundos[5] -en serietan lan egiten duen. Galiziar Zentruaren Gaur Egungo Arteari esker gonbidatua, 1996ko maiatzetik azaro arte Galizian geratuko da eta Gracias do lugar atala margotuko du: Eidos de Rosalía, Eidos de Bama.[6] 1997ko ekainetik azarora arte, Santa Baia de Matalobosen, kanpokaldean Bes de Santa Baia margotzen du. Madrilen 1998an Titania e Brao atala margotzen du, Gastelako Udari omenaldia dena eta gero Pol en Adelán[7] ekin segitzen du. Arte grafikoarekin lan egiten du, Gustavo Martin Garzoren El Canto de la Cabeza artista liburuan agertzen diren grabatuak, bost testuekin batera agertzen direnak, edo Egeria Itinerarium-ekin batera agertzen diren litografiak, Le Monde Diplomatique-n goraipatutak, Frantzian urteko liburua izendatu zuena. A Coruñan, 2001ean Itsas Geltokian erakusketa handi bat egiten du, Un saco de pan duro titulupean.[8]
Bere lana, Espaniar Artea programak bere sustapen internazionalerako hautatzen du, (SEACEK) rako, beste espaniar artistekin batera: Saura, Chirino, Hernández Pijuan, Millares, Serrano, Oteiza edo Tàpies. Lamazares Florentzia eta Asisera joaten da, Errenazimenduko artearen pieza batzuekin eta San Frantziskoko unibertsoarekin murgiltzeko, Follente Bemil atal berriari eskaintzen diona.[9]
Abstrakziotik minimalismo poetikora
(Berlin, 2004tik aurrera)
Berlinera joaten da bisitzera, gaur egun han bizi da. Bere aita hil ondoren, E fai frío no lume (Hace frio en el fuego) atala hasten du. Erakusketa handiak egiten ditu Eslovenian, baita ere Hungrian, Budapesteseko Kiskelli Museoan (Elizan).[10]
Gero, Domus Omnia[11] atalarekin lan egiten du, eta bere irudiekin artistaren bi liburu batzuetan parte hartzen du, orozako poemekin: Deseo sin trámite serigrafia batekin eta Un sentimiento ingrávido recorre el ambiente[12] bost litografiekin. 2008an Horizonte sin dueño Jordaniako Galeria Nazionalen (Ammanen) erakusten du eta bere lan grafikoaren antología bat Damascoko Cervantesen Institutuan (Sirian), non Taher Riyad poemagileak bere Cantos de Lamazares -en poemarioa eskaintzen dion.
New Yorken 2009an, Queen Sofia Institutuan[13] bere lana erakusten du, eta baita ere, Ourensen (Espainia), Foru Aldundiko Zentro Kulturalean. Vicente Aleixandre-ren oroimenez egindako erakusketa batean parte hartzen du, eta bere ibilbide eta proiekzio internazionalari esker Laxeiro domina jasoko du. Santiago de Compostelan, 2010an Unibertzitateko Elizan bere obra erakutsiko du, baita ere, Tuin, non Zinema Jaialdi Internazionalea (Play Doc), Horizonte sin dueño[14] filma aurkezten den, Nayra eta Javier Sanz anai-arrebak egindakoa (Rinoceronte Films), pintura, poesia eta naturaren unibertsotik egindako ibilaldia, Antón Lamazaresen begiradapean.
Erreferentziak
- «Juana Mordó, una vida por el arte español» El País.
- «Antón Lamazares: "Cuando pinto trato de expresarme con cosas mínimas, y tocar el alma"» (pdf) La Vanguardia.
- «Chirino y Lamazares exponen en Nueva York» El País.
- «Fieles a su propia sangre» (pdf) ABC.
- ««Utilizo la pintura a bofetadas»» El País.
- «Lamazares presenta un montaje "poseído por el hábitat" de Galicia» El País.
- «Antón Lamazares: "A mi pintura hay que acercarse a gatas, con mirada de niño"; Territorios de la emoción» (pdf) ABC.
- «Apoteosis del exceso» El País.
- «Canto de la carne» El País. «La carne no es triste» (pdf) ABC. «El Kama-sutra de Lamazares» El Cultural (El Mundo).
- «Los demonios interiores de Lamazares asaltan el museo Kiscelli de Budapest» El País. The exhibition of the painter Antón Lamazares. Museum Kiscelli.
- «Antón Lamazares expone en SCQ la serie «Domus Omnia»» La Voz de Galicia.
- «Carlos Oroza reaparece con un libro ilustrado por Antón Lamazares» El País. «Un sentimiento ingrávido entre Lamazares y Oroza» Faro de Vigo.
- «Filmando a Lamazares» El País. «Anton Lamazares at Queen Sofia» Village Voice.
- «Un documental sobre el pintor Antón Lamazares levanta el telón de la sexta edición del festival de cine de Tui» La Voz de Galicia.
Bibliografia
- AMÓN, Santiago, "La pintura de Lamazares y la luz crepuscular", Lamazares 1978-1986, La Coruña, Durán, 1986.
- CALVO SERRALLER, Francisco, "La musa en cueros", Madrid, Montenegro, 1986; "Casa de la pintura", Domus Omnia, Madrid, Álvaro Alcázar, 2007.
- CASTRO, Fernando, "Fragmentos de un texto que no pude escribir", Antón Lamazares. Un saco de pan duro, La Coruña, Ayto. de La Coruña, 2001.
- CASTRO, Luisa, "Alma en lunes o la noche de las estrellas que brillan poco", Antón Lamazares. Alma en lunes, Orense, Museo Municipal, 2002.
- FUENTES FEO, Javier, "Inventar y divulgar nuevos secretos. En torno a la pintura de Antón Lamazares", Lamazares, Madrid, SEACEX, 2005.
- GABILONDO, Ángel, "Del verde llover", Antón Lamazares. Gracias do lugar, Santiago de Compostela, CGAC, 1997; "Una conversación entre Ángel Gabilondo y Antón Lamazares" (entrevista), Lamazares, Madrid, SEACEX, 2005.
- LOGROÑO, Miguel, "Todos los ojos del mundo", Reconocimientos. Colección Miguel Logroño, Santander, Museo de Bellas Artes, 2007.
- MARTÍN GARZO, Gustavo, "Jonás y la calabacera", Antón Lamazares. Iles Quén, Madrid, La Caja Negra, 2000.
- MIKUŽ, Jure, "La imagen original bajo las capas del palimpsesto de la conciencia", Lamazares, Madrid, SEACEX, 2005.
- MOURE, Gloria, "Antón Lamazares", Artforum, Nueva York, mayo de 1987.
- MURADO, Miguel-Anxo, "Hermana carne", Follente Bemil, Madrid, Metta, 2003.
- RIVAS, Manuel, "La leyenda de Antón Lamazares", Antón Lamazares, Murcia, Palacio Almudí, 1995.
- SANDOVAL, Michael, "Antón Lamazares. The Vagabond Shaman", Antón Lamazares, Nueva York, Queen Sofía Spanish Institute, 2009.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) La pintura de Lamazares y la luz crepuscular por Santiago Amón
- (Gaztelaniaz) Documental sobre Lamazares en Play-Doc
- (Gaztelaniaz) Lamazares en el SEACEX
- (Gaztelaniaz) Obras del autor pertenecientes a la Colección Caixanova
- (Gaztelaniaz) Catálogo de la exposición Domus Omnia & E fai frío no lume (pdf)
- (Gaztelaniaz) (Ingelesez) Página web del pintor Antón Lamazares