Antón García Abril
Antón García Abril (Teruel, Espainia, 1933ko maiatzaren 19a - Madril, 2021eko martxoaren 17a) espainiar musikagilea izan zen.
Antón García Abril | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Teruel, 1933ko maiatzaren 19a |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Madril, 2021eko martxoaren 17a (87 urte) |
Heriotza modua | : COVID-19a |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa Accademia Musicale Chigiana (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Julio Gómez García (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, katedraduna eta soinu banda konpositorea |
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa (1974 - 2003) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Real Academia de Nobles y Bellas Artes de San Luis Reial Acadèmia de Belles Arts de Sant Carles de València (en) National Academy of Fine Arts (Argentina) (en) Royal Academy of Fine Arts of Saint Isabel of Hungary (en) Real Academia de Bellas Artes de Nuestra Señora de las Angustias (en) |
Musika instrumentua | pianoa |
Bizitza
Valentziako Kontserbatorioan egin zituen musikako lehenengo ikasketak, Palau maisuarekin, eta Madrilgo Kontserbatorioan jarraitu zituen, Julio Gómez maisuarekin. Sienan ere ikasi zuen, Vito Frazzi eta Paul van Kempen zituela irakasle. 1957tik 1969ra, solfeoko irakaslea izan zen Madrilgo Kontserbatorioan. 1959an, Amadeo Vivesen konpainiako musika-zuzendari izendatu zuten, eta Grupo Nueva Música taldearen sorreran ere parte hartu zuen. 1964an, Erromara joan zen, Petrassiren eskolak hartzera. 1974tik aurrera, konposizioko irakaslea izan zen Madrilgo Kontserbatorioan, eta San Fernandoko Arte Ederretako Akademiako kide izendatu zuten 1983an.
Lanak
Hauek dira García Abrilen lan aipagarrienak: Concierto aguediano (1978); Celibidachiana (1982), orkestrarako lanak; Un millón de rosas (1971) komedia; Dos canciones sobre el alba del alhelí eta Ciclo de canciones gallegas ahotserako musikaren sailean; Divinas palabras (1992) opera; Concierto de las tierras altas (1999); Alba de los caminos (2007); eta zinema eta telebistarako zenbait obra.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.