Antònia Pascual Flaquer

Antònia Pascual Flaquer (Capdepera, Balearrak, 1911 Porreres, Balearrak, 1937ko urtarrilaren 5ean) Espainiako militante komunista izan zen. Haren ama, Catalina Flaquer, ahizpa Maria, eta Roges des Molinar izeneko gainontzeko taldekideekin fusilatu zuten Antònia Porrerasko hilerrian.

Antònia Pascual Flaquer

Bizitza
JaiotzaCapdepera, 1911
Herrialdea Espainia
HeriotzaManacor, 1937ko urtarrilaren 5a (25/26 urte)
Heriotza modua: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaRoges des Molinar (en) Itzuli

Biografia

Antonia Capdeperan jaio zen, baina familiarekin Molinar de Palma auzoan kokatu zen, bere ama, Catalina Flaquer, senarragandik banandu berria zen, eta han saskiak eginez irabazten zuten bizimodua. Antonia ahizpa zaharrena zen eta Singer Etxean lan egiten zuen, Mallorcako Corten plazan. «Bultzada handiko pertsona» omen zen .[1]

Familia osoa Alderdi Komunistari atxikita zegoen, baita haren bikotekide Luis Montero bezala, eta hura ere fusilatu egin zuten. Errepublikaren garaian, mitin ugaritan hartu zuen parte; horietako bat Emakume Langilearen Egunaren ospakizuna izan zen, Antonia, amarekin batera joan zen, eta diskurtsoa egin zuen Santa Katalina auzoan, 1936ko martxoaren 8an, erdiezkerreko alderdietako emakumeen ekitaldian. Egun horretan bertan, Herriko Etxeko mahaiburu izan zen eta oroitzapenaren jatorriaz eta zentzuaz hitz egin zuen. Beste ekitaldi batean ere parte hartu zuen, Llucmayorreko emakumeentzat antolatutakoan.[1]

1934an espetxeratu zuten, Estatu Katalanaren Aldarrikapenaren ondorioz. 1936an, estatu-kolpearekin, Antonia desagertu egin zen lehen egunetan, baina atxilotu eta Can Salesko (Palma) emakume-espetxera eraman zuten, eta han amarekin eta Maria ahizparekin bildu zen.[2][1]

1937ko urtarrilaren 5eko gauean, Aurora Picornellekin (Molinar auzoko bizilaguna) eta Belarmina González Rodríguezekin batera, ama eta alabak fusilatu egin zituzten Porreresko hilerrian. Harrezkero, Roges des Molinar deitzen zaie.[3]

Ikus, gainera

  • Roges des Molinar

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.