Anselmo Lorenzo

Anselmo Lorenzo Asperilla (Toledo, 1841eko apirilaren 21a - Bartzelona, 1914ko azaroaren 30a) espainiar anarkosindikalista eta idazlea izan zen. Madrilen hasi zen lanean hamaika urte zituela, tipografo gisa, eta gazterik hasi zen Lehenengo Internazionalarekin harremanetan. 1870eko zapalkuntzaren ondorioz, Portugalera jo eta estatu hartako lehen talde anarkistak eratu zituen. 1871ko irailean parte hartu zuen Internazionalaren bileran Londresen, eta, haien miresle zen arren, ez zituen han zeuden Marxen eta Engelsen ideiak onartu. Espainiako langile-mugimenduko buru izan zen 1874tik aurrera, eta Bartzelonan 1889an preso hartu zuten, atentatu baten ondoren. Parisera bidali zuten Montjuicheko auziaren ondoren eta, hango intelektual ezkertiarren artean egon ondoren, Bartzelonara itzuli zen berriro. 1902an kartzelara eraman zuten, urte hartako greba orokorraren antolatzaile zelakoan, eta Kataluniako mugimendu anarkosindikalistako buru izan zen heriotza arte. Idatzi politikoak, literatura-obrak eta autobiografia bat idatzi zituen.

Anselmo Lorenzo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnselmo Lorenzo Asperilla
JaiotzaToledo, 1841eko apirilaren 21a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona, 1914ko azaroaren 30a (73 urte)
Hobiratze lekuaMontjuïceko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakanarkosindikalista, sindikalista eta Tipografoa
KidetzaLanaren Konfederazio Nazionala
Lehen Internazionala

Fundación Anselmo Lorenzo

CNT sindikatuak 1990 urtean Fundación Anselmo Lorenzo iraskundea (FAL akronimoarekin ezagututa) sortu zuen, Madrilen, idei libertarioak zabaltzeko asmoz eta higikunde libertarioaren oroimen historikoa mantentzeko.

Lanak

  • Fuera política (1886)
  • Acracia o república (1886)
  • Biografía de Pedro Kropotkin (1893)
  • Sinopsis ortográfica a la tipografía española. Reglas para el uso de las letras dudosas y de los acentos. Barcelona, Tip. La Académica, Serra Hermanos y Russell, 1900.
  • Criterio libertario (1903)
  • Vía libre. El trabajador. Su ideal emancipador. Desviaciones políticas y económicas. J. Mir y Mirren sarrera eta Tarrida del Mármolen hitzaurrea. Barcelona: Ed. F. Granada y Cía. Barcelona, 1905.
  • El pueblo (estudio libertario) Valencia: F. Sempere y Compañía Editores, S.A. (Kropotkinen sarrera, 1907).
  • Solidaridad (1909)
  • La Anarquía Traficante (1911)
  • Contra La Ignorancia (1913)
  • El proletariado militante, 2 vols. (1901, vol. 1-1923, vol. 2). Muy reimpreso.
  • El Sindicalismo Barcelona: "Tierra y Libertad," ca. 1930s.
  • El Banquete de la vida. (Con un Esbozo Biográfico de Anselmo Lorenzo por Manel Aisa) Barcelona: Ed. Sintra, 2006.

Erreferentziak

    Kanpo-estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.