Ansó ibarra

Ansó ibarra[1][2] (aragoieraz: Val d'Ansó; gaztelaniaz: Valle de Ansó) Veral ibaiaren ibarra da, Huescako probintziaren ipar-mendebaldean, Jazetania eskualdean, Euskal Herriarekin eta Bearnorekin mugan. Euskal toponimo ugari dituen ibarra da.

Ansó ibarra
Motaharan
Geografia
Map
Koordenatuak42°45′45″N 0°49′49″W
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Huescako probintzia

Testu berezietan, historia lanetan edo eleberrietan, euskaraz Ansó edo Berari eman daiteke.[2]

Geografia

Ibarraren mugak Bearno iparraldean, Canal de Berdún hegoaldean, Erronkariko ibarra (Nafarroa Garaia) eta Salbaterra Ezka mendebaldean, eta Hechoko ibarra ekialdean, dira. Ibarra Biniésko arroilak ixten du hegoaldetik.

Inguruko mendiak Petretxema (2.366 m), Ginebral de Gamueta (2.329 m), Atxerito (2.378 m), Hiru Erregeen Mahaia (2.428 m), Txamantxoia (1.945) eta Ezkaurre (2.050) dira. Ipar-ekialdean Alano mendilerroa dago. Mendi horietan barna ibiltzeko, Zuriza eta Linza ( biak euskal toponimoak) parajeetatik abiatu ohi da. Zurizan kanpaleku bat dago eta Linzan mendiko aterpetxea.[3]. GR 11 ibilbide luzea igarotzen da haranetik.[4]

Ansó eta Fago udalerrikoak dira ibarreko lurrak. Ibarrean mendebaldeko aragoieraren aldaera den ansotano dialektoaz mintzatzen da oraindik, hiztun gutxi gelditzen badira ere.

Erreferentziak

  1. Exonimia. Euskaltzaindia. (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).
  2. Kontuan izan euskarazko testu berezi, historia lan edo eleberrietan Berari ere erabili daitekeela Ansóz aritzeko: Euskaltzaindiaren 149. araua: Euskal Herri inguruko exonimoak
  3. (Gaztelaniaz) Aterpearen kokapena, refugiodelinza.com
  4. (Gaztelaniaz) Zurizatik trabesia


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.