Anoushka Shankar
Anoushka Shankar bengaleraz: অনুষ্কা শংকর Londres, Erresuma Batua, 1981ko ekainaren 9a ) abeslari, artista eta sitar konpositorea da.[1] Ravi Shankar interpretatzaile indiarraren eta Sukanya Rajan bankuko langilearen alaba da eta Norah Jones abeslariaren ahizpa erdia.[2]
Anoushka Shankar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1981eko ekainaren 9a (42 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Ravi Shankar |
Ezkontidea(k) | Joe Wright (2010eko irailaren 26a - 2018ko maiatzaren 4a) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | San Dieguito Academy (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, kantugilea, aktorea, idazlea, sitarist (en) , abeslaria, estudioko musikaria eta egile abeslaria |
Genero artistikoa | bluesa Indian classical music (en) |
Musika instrumentua | Sitarra |
Diskoetxea | Angel Deutsche Grammophon (en) |
anoushkashankar.com | |
Familia eta hezkuntza
Anoushka Shankar Londresen jaio zen eta haurtzaroa Londres eta Delhi artean igaro zuen. Nerabezaroan Encinitasen, Kalifornian, bizi izan zen eta San Dieguitoko Akademian graduatu zen, ohoreekin, 1999an. Shankar-ek musikan karrerari heltzea erabaki zuen, unibertsitateko karrera segitu beharrean.[3]
2010ean Joe Wright zuzendari britainiarrarekin ezkondu zen. Bi haur izan zituzten eta 2018an dibortziatu ziren. Londresen bizi da bere bi semeekin.
Ibilbidea
Shankar txikitatik hasi zen aitarekin sitarra jotzen ikasten: hamahiru urterekin, emanaldi publiko bat eman zuen eta lehen grabaketa kontratua 16 urterekin izenpetu zuen. [4]
Omenaldi kontzertua
2002ko azaroaren 29an, Concert for George emanaldia zuzendu zuen Londresko Royal Albert Hallen. George Harrisonen omenezko kontzertua izan zen.[5]
Sariak
- British House of Commons Shield, 1998.
- "Urteko Emakumea" saria ( Kareena Kapoor, Ritu Beri eta Rhea Pillai- rekin partekatua) 2003ko Emakumeen Nazioarteko Egunean.
Aktibismoa
Shankar animalien eskubideen defendatzailea da baita PETA-ren aldekoa ere (Pertsonak animalien tratu etikoaren alde). Bera eta aita zerbitzu publikoko iragarki batean agertu ziren, animalien sufrimenduaren aurka.[6] Gainera, Nazio Batuen bozeramailea da Indiako elikagaien programan.
Diskografia
Estudioko albumak
- Anoushka (1998)
- Anourag (2000)
- Rise (2005)
- Breathing Under Water (2007)
- Traveller (2011)
- Traces of You (2013)
- Home (2015)
- Land of Gold (2016)
Zuzenekoak
- Live at Carnegie Hall (2001)
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «El hipnótico viaje musical de Anoushka Shankar» euronews 2020-02-13 (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
- «Anoushka Shankar Biography» www.musicianguide.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
- (Gaztelaniaz) Galilea, Carlos. (2006-06-23). «Anoushka Shankar, la 'sitarista'» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
- .
- (Gaztelaniaz) «Anoushka Shankar» LA Phil (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
- «KFC Cruelty >> Celebrity Endorsements >> Patricia Manterola» web.archive.org 2007-03-01 (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anoushka Shankar |
- Sitio oficial
- The show must go on - Elkarrizketa A Billion Hands Concert
- Anoushka Shankar: Different Worlds, One Musical Language
- Ekarrizketa Ravi Shankar's Concerto No. 3 for Sitar and Orchestra.