Anouk Teeuwe

Anouk Teeuwe edo Anouk (Haga, Herbehereak, 1975eko apirilaren 8a- ) rock abeslari eta musikagile herbeheretarra da[1]. Herbehereetako eta Belgikako musika zerrendetan arrakasta handia izan dute hainbat abestik eta 2013 urtean Eurovision Abesti Lehiaketan ordezkatu zuen bere herrialdea[2].

Anouk Teeuwe

(2013)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnouk Teeuwe
JaiotzaHaga, 1975eko apirilaren 8a (48 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Familia
Ezkontidea(k)Edwin Jansen (en) Itzuli
Remon Stotijn (en) Itzuli
Dominique Schemmekes (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaRotterdams Conservatorium (en) Itzuli
Hizkuntzaknederlandera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, disko-ekoizlea, kanta-idazlea eta musikagilea
Jasotako sariak
Genero artistikoarock
pop rock
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaEMI

anouk.nl
IMDB: nm1064628 Facebook: anouk Twitter: Anouk Instagram: anouk MySpace: anoukmusic Youtube: UCYtTlCAXCOqtq-QEkq28B5g Souncloud: anouk Spotify: 6ltVunYjAAD70YtVO6rxvX iTunes: 5537202 Last fm: Anouk Musicbrainz: 5e8da504-c75b-4bf5-9dfc-119057c1a9c0 Songkick: 147440 Discogs: 58350 Allmusic: mn0000494774 Deezer: 156 Edit the value on Wikidata
Anouk Eurovision Abesti Lehiaketarako prentsaurrekoan.

Biografia

Anouk 1975ean Hagan jaio zen. Ama blues kantaria zuen eta honi esker musikarenganako interesa piztu zitzaion oso gaztetatik. Hamalau urte zituela ordea etxetik alde egin zuen eta drogarekin arazoak izan zituen. Hainbat babes etxetan bizi izan zen eta hamabost urterekin ezkontzatan abesten hasi zen bizibidea ateratzeko.

1997 urtean Bart van Veen ezagutu zuen. Bien artean Nobody's Wife abestia idatzi zuten eta arrakasta itzela izan zuen, Herbehereetako zerrendatan hainbat astetan lehen postuan egoteraino. Urte bereko amaieran Together Alone diskoa atera zuen. 1998an Herbehereetako Dutch TMF Awards eta Edison Awards sarietan abestirik onena eta artista debutari onenaren sariak eskuratu zituen[3].

Bigarren diskoa, Urban Solitude, 1999 urtean atera zuen eta honek ere arrakasta izan zuen. "R U Kiddin' Me" izan zen disko honetako singlea. Sony diskoetxeak Estatu Batuetara deitu zuen kontratua sinatzeko baina negoziazioek kale egin zuten eta Anouk Herbehereetara itzuli zen. 2001 urtean Lost Tracks ("abesti galduak") atera zuen, aurreko diskoetako B aldko abestien bertsio akustikoak sartu zituen bai eta hainbat dueto ere[4]. 2002an Graduated Fool diskoa atera zuen, laugarrena, artistaren diskorik "heavyena". 2003an Emakumezko artistarik onenaren sariak jaso zituen Dutch TMF Awards eta Edison Awards sarietan. 2004ko Hotel New York diskoarekin MTV Europe Music Awards sarietan artista herbeheretarren zuzeneko onenaren sariak jaso zituen 2005 eta 2006an. Hurrengio urteetan Who's Your Momma? (2007), For Bitter or Worse (2009) eta To Get Her Together (2011) argitaratu zituen.

2012ko urrian hurrengo urtean Suedian ospatuko zen Eurovision Abesti Lehiaketan parte hartuko zuela iragarri zuen[2]. "Birds" izeneko abestia interpretatu zuen eta bederatzigarren postuan gelditu zen[5].

Hurrengo urteetan diskoak egiten jarraitu du. 2016an esate baterako bi disko atera zituen, bata urtearen hasieran eta bestea amaieran. 2018 urtean nederlanderaz egindako aurreneko diskoa atera zuen, Wen er maar aan[6].

Diskografia

  • Together Alone (1997)
  • Urban Solitude (1999)
  • Lost Tracks (2001)
  • Graduated Fool (2002)
  • Hotel New York (2004)
  • Who's Your Momma? (2007)
  • For Bitter or Worse (2009)
  • To Get Her Together (2011)
  • Sad Singalong Songs (2013)
  • Paradise and Back Again (2014)
  • Queen for a Day (2016)
  • Fake It Till We Die (2016)
  • Wen er maar aan (2018)

Sariak

  • Dutch TMF Awards:
    • 1998: Nobody's Wife abestirik onena eta artista debutari onena
    • 2000: Abesti onena, bideoklip onena, emakumezko abeslari onena eta zuzeneko kontzertu onena
    • 2003: Emakumezko abeslari onena
    • 2005: Emakumezko abeslari onena
    • 2006: Emakumezko abeslari onena, rock kontzertu onena eta bideoklip onena (DownHill)
  • Edison Awards:
    • 1998: Bideoklip onena, artista debutari onena eta emakumezko abeslari onena
    • 2000: Artista onena eta emakumezko abeslari onena
    • 2001: Michel abesti onena
    • 2003: Emakumezko abeslari herbeheretar onena
    • 2006: Emakumezko abeslari herbeheretar onena
    • 2011: Emakumezko abeslari onena
  • 3FM Radio Awards:
    • 2005: Emakumezko abeslari onena eta "Girl" abestirik onena
    • 2006: Emakumezko abeslari onena
    • 2008: Emakumezko abeslari onena, Rock artista onena eta Who's Your Momma diskorik onena
    • 2010: Emakumezko abeslari onena eta For Bitter or Worse diskorik onena
    • 2011: Zuzeneko kontzertu onena
  • Belgian TMF Awards:
    • 2005: Nazioarteko emakumezko artsiat onena, naioarteko disko onena eta nazioarteko bideoklip onena
    • 2006: Nazioarteko zuzeneko kontzetu onena
  • MTV Europe Music Awards
    • 2005: Kontzertu herbeheretar/belgiar onena
    • 2006: Kontzertu herbeheretar onena

Erreferentziak

  1. «Muziekencyclopedie - Anouk» en.muziekencyclopedie.nl (Noiz kontsultatua: 2019-02-05).
  2. «Anouk to represent the Netherlands in 2013» eurovision.tv (Noiz kontsultatua: 2019-02-05).
  3. (Ingelesez) Inc, Nielsen Business Media. (1998-05-09). Billboard. Nielsen Business Media, Inc. (Noiz kontsultatua: 2019-02-05).
  4. (Ingelesez) «Anouk - Lost Tracks» Discogs (Noiz kontsultatua: 2019-02-05).
  5. Gripper, Ann. (2013-05-18). «Who are Eurovision Song Contest 2013 winners? Full results table» mirror (Noiz kontsultatua: 2019-02-05).
  6. (Nederlanderaz) «Anouk - Wen D'r Maar Aan» | Nieuweplaat.nl 2018-10-12 (Noiz kontsultatua: 2019-02-05).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anouk Teeuwe Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.