Annominatio
Annonimatio jatorri gramatikaleko eta semantikoko figura erretoriko bat da. Funtsean lexema baten errepikapenean datza, horrela bere forma aldatuz.[1] Hona hemen Joan Mari Irigoienen adibide bat:[2]
- Gizoaren muturrekoek
- egin zuten emaztea
- muturreko,
- muturreko feminista, noski.[3]
“Muturreko” hitza hiru aldiz errepikatu da baina kasu desberdinetan: lehendabizikoan subjektu transitiboa bezala, Nork kasua, bigarrena ez ergatibo bezala, Nor, eta hirugarrena modifikatzaile bezala, Zer.
Egile beraren beste adibide bat:
- Umetan de oca a oca ibiltzen ginen,
- eta hala gabiltza egun ere
- okatik okara… [4]
- eta hala gabiltza egun ere
Annonimatio paranomasiatik, poliptotoitik eta figura etimologikotik oso gertu dago bereizketa zaila egiten.[1]
Erreferentziak
- Angelo Marchese eta Joaquín Forradellas, 27. or.
- Letra txikiaz bada ere. Donostia: Elkar, 2002. 210 or.
- 210.or.
- 277.or.
Bibliografia
- Angelo Marchese eta Joaquín Forradellas: Diccionario de retórica, crítica y terminología literaria. Bartzelona: Ariel, 1982. 27, 28. or.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.