Annie Kenney

Annie Kenney (Springhead, Erresuma Batua, 1879ko irailaren 13a – Letchworth Garden City, 1953ko uztailaren 9a) sufragista ingelesa izan zen, Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoaren figura nagusia. Londresen sortu zuen bere lehen adarra Minnie Baldockekin batera. Prentsaren eta publikoaren arreta erakarri zuen 1905ean, Christabel Pankhurst eta biak zenbait egunez kartzelan egon zirenean eraso eta buxaduragatik, Lord Edward Grey bortizki eten ondoren Alderdi Liberalaren rally batean, Manchesterren, emakumeen sufragioa aldarrikatuz.Gertakari hau Erresuma Batuko emakumeen sufragiorako borrokaren barruan fase berri baten hasiera izan zen.[1]

Annie Kenney

(1909)
Bizitza
JaiotzaSpringhead (en) Itzuli, 1879ko irailaren 13a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaHitchin (en) Itzuli, 1953ko uztailaren 9a (73 urte)
Familia
Ezkontidea(k)James Taylor (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, sufragista, sufragettea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak
KidetzaEmakumeen Batasun Sozial eta Politikoa

Find a Grave: 203463743 Edit the value on Wikidata

Biografia

Lehen urteak

Nelson Horatio Kenneyren (1849-1912) eta Anne Maderaren (1852-1905) laugarren alaba izen zen; familia apalekoa, eta Kenneyk lan egin behar izan zuen tokiko kotoizko errota batean, 10 urte zituenetik, eskolara joaten zen bitartean; ondoren, 13 urterekin, dedikazio esklusiboa izan zuen lanean, goizeko 6etatik arratsaldeko 6etara 12 orduko txandak eginez.

Kenney aktiboki sartu zen Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoan (WSPU), berak eta bere ahizpa Jessie Kenneyk 1905ean Oldham Clarion Club Vocalen Teresa Billington-Greig eta Christabel Pankhurst entzun ondoren.[2]

Annie Kenney eta Christabel Pankhurst

Lehen atxiloketa eta espetxeratzea

1905eko urrian, Free Trade Halleko rally liberal batean, Kenneyk eta Christabel Pankhurstek bilera politiko bat eten zuten Churchilli eta Edward Greyri galdetzeko ea emakumeek botoa emateko eskubidea izan behar ote zuten, baina ez zuen erantzunik jaso. Bi emakumeek "votes for women" zioen pankarta bat zabaldu zuten, eta bi politikariei galderak erantzuteko oihukatu zieten. Ondorioz, Kenney eta Pankhurst bileratik bota eta atxilotu egin zituzten polizia bati traba eta eraso teknikoa eragiteagatik. Annie Kenney hiru egunez egon zen kartzelan, eta beste 13 aldiz ere kartzelaratu zuten.[3]

Ondorengo aktibismoa

1906an, bera, Adelaide Knight eta Mrs. Sparborough atxilotu egin zituzten, Herbert Asquithekin audientzia bat lortzen saiatu zirenean. [1] Sei asteko espetxe zigorra ezarri zieten edota urtebetez kanpainak egiteari utziz gero, askatasuna, baina Kenneyk kartzelara joatea erabaki zuen, beste emakumeek bezala. [4]

Kenney langile klaseko emakumea zen, WSPUko hierarkia seniorreko kide izatera heldu zena, 1912an lider bihurtuz, klase ertaineko erakunde batean ezohikoa.[5]

1913an, Kenneyk eta Flora Drummondek, WSPUko ordezkari gisa, David Lloyd George eta lord Edward Grey politikariekin biltzea lortu zuten. Bileran langile klaseko emakumeak zirela eta beren klasea ordezkatzen zutela adierazi zuten.Ordainsari eskasa eta lan baldintza izugarriak azaldu zituzten, baita boto eskubideak emakumeei statu quo-ari modu demokratikoan aurre egiteko aukera emango zielako ustea ere. Alice Hawkins de Leicesterrek azaldu zuen bere gizonezko lagun langileek gizon bat aukeratu zezaketela parlamentuan ordezkaritza politikoa izateko, emakumeak ordezkaririk gabe geratzen ziren bitartean.

Annie Kenney, Constance Lytton eta Emmeline Pethick Lawrence, 1909. (22896223275)

1914an Lehen Mundu Gerra piztu zenean, Emmeline Pankhurstek mobilizazio sufragistak bertan behera uzteko deia egin zuen, eta emakumeei tradizionalki gizonentzat kontuan hartutako lanetan aktiboki jarduteko eskatu zien, gizon gehienak gerran zeudelako.Honek, mugimendu sufragista gelditu egin zuen, Halere, 1915eko apirilak 16an berrabiatu zen honako eslogararekin, "Mila aldiz handiago da militante sufragistaren betebeharra, askatasunaren alde eta Kaiserraren aurka borrokatzea, gobernu antisufragisten aurka borrokatzea baino". Ildo honi jarraituz, 1915eko udazkenean, Kenneyk Emmeline Pankhurst, Flora Drummond, Norah Dacre Fox eta Clydesiderekin batera Galesera jo zuten sindikatuak bildu eta gerra lana babestera animatzera.

Frantziara eta Estatu Batuetara ere eraman zuen bere mezua, ondoren James Taylorrekin (1893-1977) ezkondu zen eta Letchworth-en (Hertfordshire) finkatu zen, 30 urtetik gorako emakumeei 1918an botoa emateko eskubidea eman ondoren. Bere seme Warwick Kenney Taylor, 1921ean jaio zen.

Diabetesak jota hil zen Hitchineko Lister Ospitalean, 1953ko uztailaren 9an, 73 urte zituela. Errautsak, bere familiak barreiatu zituen Saddleworthen belardian.

1999an, Oldhameko udal kontseiluak bere omenez plaka oroigarri bat eraiki zuen Lees Brook Millen, Oldhametik gertu, Kenney 1892an lanean hasi zen tokian.[6]

Annie Kenney bere zuhaitza landatzen

Erreferentziak

  1. «Hitchin Historical Society Annie Kenney, suffragette, born 1879, died in Hitchin 1953» www.hitchinhistoricals.org.uk (Noiz kontsultatua: 2020-07-09).
  2. (Ingelesez) «Who was Annie Kenney? Suffragette and WSPU member who endured hunger strikes and being arrested 13 times» The Sun 2018-06-10 (Noiz kontsultatua: 2020-07-09).
  3. (Ingelesez) «The forgotten suffragette who was arrested 13 times» inews.co.uk 2017-06-08 (Noiz kontsultatua: 2020-07-09).
  4. (Ingelesez) «Las sufragistas inglesas —Suffragettes— Annie Kenney y Christabel Pankhurst portando un cartel reivindicativo del sufragio feme… | Sufragistas, Feminismo, Feminista» Pinterest (Noiz kontsultatua: 2020-07-09).
  5. «Museum of London | Free museum in London» collections.museumoflondon.org.uk (Noiz kontsultatua: 2020-07-09).
  6. «Annie Kenney - a truly remarkable Oldham woman» www.oldham-chronicle.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-07-09).


Kanpo estekak

Annie Kenney sufragista. Youtube



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.