Annie Jump Cannon

Annie Jump Cannon (Dover, Delaware, 1863ko abenduaren 11 Cambridge, Massachusetts, 1941eko apirilaren 13a) estatubatuar astronomoa izan zen.

Annie Jump Cannon

(1922)
eduki-editore

1911 -
Bizitza
JaiotzaDover, 1863ko abenduaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaCambridge, 1941eko apirilaren 13a (77 urte)
Hezkuntza
HeziketaRadcliffe College (en) Itzuli
Wellesley College 1907) Master of Arts (en) Itzuli, gradu
Harvard Unibertsitatea
Wesley College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Sarah Frances Whiting (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, fisikaria, unibertsitateko irakaslea eta astrofisikaria
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Wellesley College
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakSarah Frances Whiting (en) Itzuli
KidetzaHarvardeko zenbatzaileak
Amerikako Sozietate Filosofikoa
American Astronomical Society
Royal Astronomical Society
Phi Beta Kappa Elkartea
Maria Mitchell Association (en) Itzuli

Find a Grave: 6652470 Edit the value on Wikidata

Harvard Collegeko Behatokiaren laguntzailea izan zen, baina berak bakarrik ehunka izarrei argazkiak atera zizkien lehenengoz eta milaka izarren argazki bildumak egin zituen. Oxfordeko Unibertsitateko "honoris causa" doktore titulua jaso zuen lehenengo emakumea izan zen.

Bizitza

Annie Canon 1863ko abenduaren 11n jaio zen, Dover, Delaware, Estatu Batuetan. Bere ama, Mary Cannon, izan zen astronomiarekiko zaletasuna izatera bultzatu zuena. Wellesley Collegera joan zen eta bertan fisika eta astronomia ikasi zuen.

1894an, ama hil zitzaionean, fisika-irakasle hasi zen lanean Radcliffe Collegen astronomia ikasten zuen bitartean.

Lana

Harvard College Observatorytik 300 izar deskubritu zituen eta Henry Draper izar katalogoa sortzen lagundu zuen.

Harvard College Observatoryko argazki astronomikoen arduraduna izan zen 1911n, eta 1938an astronomia irakaslea izendatu zuten.

1941eko apirilaren 13an hil zen Cambridge, Massachusettsen.

Aitorpenak

  • 1921, Groeningeko Unibertsitatean doktoratua.
  • 1925, Oxfordeko Unibertsitatean doktoratua lortu zuen lehen emakumea.
  • 1929, "Amerikako emakume bizi handienak" aukeratutakoa, League of Women Voters-en arabera [1]
  • Astronomiako Erakunde Amerikarreko lehen emakume ofiziala.
  • Ilargiko Cannon kraterrak beze ohorean darama izen hori.
  • Cannonia asteroideak bere ohorean darama izen hori.
  • 1931, Henry Draper Domina irabazi zuen lehen emakumea.[2]
  • Royal Astronomical Societyko kidea.
  • 1932, Ellen Richards saria
  • 1935, Oglethorpeko Universitatean ohorezko titulua
  • Annie J. Cannon saria
  • Royal Astronomical Society-ko kidea Europan.[3]
  • Wellesley College-ko kidea (Phi Beta Kappa) [4]
  • Maria Mitchell Association-ko kidea
  • 1994, emakumezko ospeako saloia[5]
  • 2014, Google Doodle-n agertu zen.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Annie Jump Cannon Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.