Annie Girardot
Annie Suzanne Girardot (Paris, Frantzia, 1931ko urriaren 25a - ibidem, 2011ko otsailaren 28a) antzezlea izan zen. Antzerkian hasi zen. Berehala, La Comédie Française antzerki-taldean sartu zen, eta, gero, zineman lan egin zuen. Haren filmik garrantzitsuenak: Rocco e i soui fratelli (1960, L. Visconti), La donna scimmia (1963, M. Ferrari), Trois chambres a Manhattan (1965, M. Carné), Vivre pour vivre (1967, C. Lelouch), Mourir d'aimer (1970, A. Cayatte), Traitement de choc (1972, A. Jessua), Partir, revenir (1985, C. Lelouch), Comédie d'amour (1989, J.P. Rawsson). 1995ean, agerraldi zoragarria egin zuen Claude Lelouchen Lekuko berezia (1995) filmean; zinema frantseseko Cesar saria eman zioten lan horri esker. Azken filmak: La Pianiste (2001), Caché (2005).
Annie Girardot | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Annie Suzanne Girardot |
Jaiotza | Parisko 10. barrutia, 1931ko urriaren 25a |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Paris |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Parisko 10. barrutia, 2011ko otsailaren 28a (79 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Girardot (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: Alzheimerra |
Familia | |
Ama | Raymonde Girardot |
Ezkontidea(k) | Renato Salvatori (1962ko urtarrilaren 6a - 1988ko martxoaren 27a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Goi Mailako Antzezpen-Kontserbatorio Nazionala Cours Viriot (en) ![]() |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki aktorea, zinema aktorea, aktorea, telebista-aktorea eta abeslaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Annie Girardot ![]() |
![]() ![]() |
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |