Annecyko Nazioarteko Animazio Zinemaldia

Annecyko Nazioarteko Animazio Zinemaldia (frantsesez, Festival International du Film d'Animation d'Annecy, FIFA), 1960an sortu zen eta ekainaren hasieran ospatzen da Annecy hirian, Savoia Garaian. Hasiera batean jaialdia bi urtetik behin egiten bazen ere, 1997az geroztik urtero egiten da. CITIA (Cité de l'image en mouvement d'Annecy) arduratzen da jaialdiaren antolaketaz.

Annecyko Nazioarteko Animazio Zinemaldia
Irudia
Jatorrizko izena(fr) Festival international du film d'animation d'Annecy
MotaZinemaldi
Indarraldi1960 - 
Argumentu nagusiamarrazki biziduneko film
KokalekuAnnecy
HerrialdeaFrantzia
AntolatzaileaCITIA (en) Itzuli
Osatuta

Webguneannecy.org
Twitter: annecyfestival Edit the value on Wikidata

Sarrera

Emanaldia aire zabalean, 2014. urtean, Le Pâquier-en (Annecy).

Zinemaldiko atal ofizialean teknika desberdinetan oinarritzen diren animaziozko filmak izaten dira: marrazki bizidunak, paper ebakiak, plastilina, stop motion, 3D, etab. hainbat kategoriatan sailkatuak: film luzeak, film laburrak, telebistarako filmak, enkarguzkoak, ikasleek egindakoak, Interneterako sortutakoak, etab.

Jaialdia animazioaren sektorearen hitzordu garrantzitsua da. Lehiaketarekin batera, mundu mailako primiziak aurkezten dira bertan, atzera begirako emanaldiak izaten dira, omenaldiak, filmei eta egileei buruzko topaketak, erakusketak eta aire zabaleko proiekzioak gauero Le Pâquier-en (Annecy).

Aldi berean, animaziozko filmen nazioarteko merkatu bat antolatu ohi da Annecyn 1986az geroztik.

Historia

1960ko hamarkadan Savoiako eskualdean zine-klub oso aktiboa zegoen. Animatzaileak zinema-jardunaldietako kideekin elkartu ohi ziren eta horrek animazioko zinemaren nazioarteko jardunaldien sorrera (frantsesez, Jica - Journées internationales du cinéma d'animation) erraztu zuen Annecyn. Kide fundatzaileak Pierre Barbin, André Martin eta Michel Boschet izan ziren. 1956an, zine-klubeko zuzendaritza-taldea Cannesen izan zen Jica-ren lehen edizioan parte hartzeko, zinemaldi handitik kanpo. Canneseko Zinemaldian antolatutako animazio-jardunaldiek ez zuten funtzionatu: zinemako izarrek ikusleen eta kazetarien arreta osoa erakartzen zuten. Orduan sortu zen Annecyn animazio-jaialdi bat antolatzeko ideia[1].

1968ko maiatzeko gertaerek jaialdia eten egin zuten[2]. 1971ean antolatzaileen eta ASIFAko kideen (frantsesez, Association internationale du film d'animation) artean eztabaidak izan ziren zinemaldian aurkeztuko ziren filmak hautatzeko moduari buruz[3]. 1975era arte zinemaldiak parte-hartze handia izan zuen, bai profesionalen, atzerriko ordezkaritzen, harpidedunen eta ikusleen aldetik. Ordenagailua erabiliz egindako lehen irudiak iristeak zatiketa sortu zuen artista konbentzionalen eta modernoenen artean. 70eko hamarkadaren amaierarako, bistan da etorkizunera begiratu eta orientazioa aldatu behar dela.

1982an hiru helburu aurkeztu zitzaizkion batzar nagusiari: "animazio-zinema garatzen laguntzea; Annecyn nazioarteko kultura-adierazpen bat ziurtatzea; hirirako, eskualderako eta Frantziarako kultura-ekintzako bitarteko izatea". Luc Xiberras-ek hartu zuen helburu berri horiek abian jartzeko konpromisoa. Idazkaritza iraunkorra Paristik Annecyra eraman zen.

1983an, Bonlieu-ko kultura-zentroan egin zen edizioa, eta, hartara, aldi bereko proiekzioak egin ziren, hainbat film-formatutan eta hainbat euskarritan. Horrekin batera, filmen merkatua eta hitzaldiak egiten hasi ziren. Urte horretako edizioa animaziozko zinemaren funtzio, kultura eta teknika guztiei irekia egon zen eta arrakasta handia izan zuen. 1983an enkarguzko filmetarako lehiaketa ireki ondoren, telebistako filmetarako lehiaketa bat ere sortu zen 1985ean.

1985ean, Animaziozko Filmaren Nazioarteko Azokaren (Marché International du Film d'Animation, MIFA) lehen edizioa egin zen. Garai hartan, Ameriketako Estatu Batuetako zinema-estudioen presentzia gero eta nabariagoa izaten hasi zen, batez ere, oscar saria irabazitako Disney-ren 9 film jendaurrean erakutsi ondoren. 1987an Warner zinema ekoiztetxeari omenaldia egin zioten, eta 1989an Walt Disney Pictures-en ordezkaritza garrantzitsu batek hartu zuen parte lehen aldiz. 1983tik 1997ra bitartean, akreditatutako parte-hartzaileen kopurua 900etik 4.300era igo zen, eta film-kopurua 386tik 1.271era. Horren guztiaren ondorioz, Annecyko zinemaldiaak komunikabideetan gero eta estaldura handiagoa hartu zuen, 1990eko hamarkadaren amaieran ia 300 kazetarirekin. 1983tik aurrera jaialdiak izan duen arrakastari esker, bertaratzen den kulturaren eta ekonomiaren arloko profesionalen kopurua handitu da.

1993an pantaila erraldoi bat jarri zen aire zabalean Le Pâquier-en (Annecy), proiekzio publikoetarako.

1997an, administrazio-kontseiluak ekitaldia bi urtetik behin ospatu ordez urtero egitearen alde bozkatu zuen, hainbat arrazoirengatik: ekoizpenen bolumena handitzen ari zelako, sarietarako aukeraketa zailagoa zelako, beste lehia batzuk ere bazirelako, merkatua urtero egiteko beharra bazela ikusi zutelako eta talde antolatzaile iraunkorraren beharra sumatu zutelako. Gerora, animaziozko zinemari eskainitako nazioarteko jaialdi lehiakorretan Annecykoak duen garrantzia hazi egin da.

1998an Jean-Luc Xiberras hil ondoren, 1999an Serge Bromberg ordezkari artistiko izendatu zuten[4].

2000ko hamarkadan, Annecyko jaialdiak gora egiten segitzen du, gero eta estreinaldi gehiago daude eta ekitaldiaren estaldura mediatikoa gero eta handiagoa da. Frantzian eta Europan animaziozko filmen produkziora hasten da.

2006an CITIA sortu zen (frantsesez, "La Cité de l'Image en Mouvement"). Proiektua hiru ardatzen inguruan egituratzen da (kultura, ekonomia, prestakuntza) eta hainbat ekintza burutzen dira modu lokalean: animazio-zinemari buruzko erakusketa iraunkorra, artearen hezkuntzaren garapenerako ekintzak, goi-mailako prestakuntza "les Gobelins"-ekin[5], irudiaren eskola, edukiei eta euskarri berriei buruzko ekitaldia, obra digitalen ekoizpenari laguntzeko funts bat sortzea, etab.

2012ko jaialdiaren amaieran, Marcel Jean izendatu zuten ordezkari artistiko[6], 1999tik postu horretan zegoen Serge Bromberg ordezkatuz. 2015. urtean, emakumeak omentzea erabaki zuen eta emakumezkoez soilik osatutako epaimahai bat osatu zuen, historia markatu duten emakumezko zuzendariek egindako lana ospea emateko asmoz[7]. Lehiaketan atal berriak sortu zituen, sarietarako hautatutako filmak balioesteko. Horrela sortu ziren film laburren Off Limits (2014), Perspectives (2017) eta Jeune public (2017) atalak, baita film luzeen lehiarako beste atal berri bat ere: Contrechamp (2019)[8].

2020ko 15etik 19ra aurreikusita zegoen 60. edizioa bertan behera utzi behar izan zen koronabirusaren gaixotasun-pandemiagatik[9]. Jaialdiaren antolaketa-batzordeak egindako iragarkiaren arabera, hurrengo edizioa 2021eko 14tik 19rako iragarri zuten. Azken urteotako programa webgune ofizialean ikus daiteke[10].

Euskal ekoizpenak Annecyn

Animazioaren sektorea indarra hartzen ari da. Badira urte batzuk euskal zinegileak Annecyko jaialdira bertaratzen direnak.

2022an bi euskal filmen mundu mailako estreinaldia izan zen. UniKo ekoiztetxea (Bilbo) ‘Unicorn Wars’ Sail Ofizialean lehiatu zen (Alberto Vázquez)[11]. Bestalde, ‘Los demonio de barro’ Contrechamp Feature Films in Competition atalean. “Los demonios de barro” Nuno Beatok zuzendu du, eta stop-motion teknika 2D animazioarekin konbinatzen ditu. Sardinha em Lata (Portugal), Caretos Films A.I.E. (Galicia), Basque Films (Pais Vasco) eta Midralgar (Francia) enpresen koprodukzioa da. Gainera Pablo Polledrik zuzendutako ‘Loop’ film laburra animazio-merkatuan izan zen (Uniko ekoiztetxea, Bilbo). ‘El sueño de la Sultana’ proiektua ere bertan izan zen[12][13][14][15][16][17].

2023an euskal ekoizpenak presentzia nabarmena izan du jaialdian: ‘Conej Steps Out’ film laburra (Pablo Rios) Graduation Films in Competition sailean, ‘El sueño de la Sultana’  (Isabel Hergera), Work in Progress sailean, ‘Titán Tofu’ film laburra (Maria Luquero), Work in Progress sailean, ‘The Body of Christ’ (Beatriz Lema, WIP), Women in Animation from Spain sailean, ‘Masked Cindirella’ telesaila (Myriam Ballesteros, WIP), Cartoon Forum-en. Gainera, hainbat euskal ekoiztetxeren parte-hartzea izango da bertan: ‘Korri, Kuru, korri!´ (Agurtzane Intxaurragaren, Dibulitoon Studio), ‘Robotia’ (Diego Cagider eta Diego Lucero (Dibulitoon Studio eta Malabar), ‘Kima & Amik’ (Juanjo Elordiren, Lotura Films), ‘The invisibles’ (Ane Garcia, Eider Perez, Imanol Zinkunegi, Lotura Films), ‘Yoko oporretan’ (Juanjo Elordi, Dibulitoon Studio), ‘Winnipeg, el barco de la esperanza’ (Elio Quiroga eta Beñat Beitia, Dibulitoon Studio).[18][19][20]

‘Unicorn Wars’, ‘Loop’ eta ‘Black is Beltza II: Ainhoa’ bezalako lan nabarmenek bultzada handia eman diote euskal ekoizpenari azken urteotan.

Zenbakietan

2017ko datuen arabera, jaialdia zenbakietan horrela labur daiteke:
  • 115 000 sarrera
  • 10 000 akreditatu
  • 500 film baino gehiago emanak
  • 230 film aukeratuak
  • 87 herrialde ordezkatuak
  • 29 sari

Sari ofizialak

Annecyko kristalezko saria.
Film luzeak
  • Film luzearen kristala;
  • Epaimahaiaren saria;
  • Epaimahaiaren aipamena;
  • Publikoaren saria;
  • Kontraeremuaren saria.
Film laburrak
  • Film laburraren kristala;
  • Epaimahaiaren saria;
  • Lehen obrarenJean-Luc Xiberras saria;
  • Epaimahaiaren aipamena;
  • Publikoaren saria;
  • Off-limits filmaren saria.
Ikasketa amaierako lanen filmak
  • Ikasketa amaierako lan moduan egindako filmaren kristala;
  • Epaimahaiaren saria;
  • Epaimahaiaren aipamena.
Telebista-filmak eta enkarguzko-filmak
  • Telebista-ekoizpenaren kristala;
  • Enkarguzko filmaren kristala;
  • Epaimahaiaren saria telebista-serieari;
  • Epaimahaiaren saria telebistarako produkzio bereziari;
  • Epaimahaiaren saria.
Beste sariak
  • Lotura-jaialdiaren saria - Rodano-Alpeak eskualdea Lumières numériques-ekin lankidetzan;
  • Epaimahai gaztearen saria ikasketa amaierako lan moduan sortutako filmari;
  • Epaimahai gaztearen saria film laburrari;
  • Fipresci saria;
  • Aide à la Fondation Gan à la diffusion saria Work in Progress bati;
  • Jatorrizko musikaren Sacem saria;
  • Canal + aide à la création saria film laburrari.

Palmaresa

Jaialdiaren webgunean informazio zabalagoa aurki daiteke[21].

Annecyko kristala (film laburrak)

Urtea Frantziar titulua Jatorrizko izenburua Zuzendaria Herrialdea
1960 Le Lion et la Chanson Lev a písnička Břetislav Pojar Txekia
1962 L'Homme volant The Flying Man George Dunning Erresuma Batua
1963Spatne namalovaná slepiceJiří BrdečkaTxekia
1965La Demoiselle et le VioloncellisteJean-François LaguionieFrantzia
1967Ex æquo : Le Dompteur de chevaux sauvagesKrotitelj Divlijih Konja]Nedeljko DragicKroazia
Ex æquo : Le SouffleThe BreathJimmy T. MurakamiErresuma Batua
Ex æquo : Les CagesKlatkiMiroslaw KijowiczPolonia
Ex æquo : Arès contre AtlasManuel OtéroFrantzia
1969Ez da jaialdirik izan diru-laguntzak kentzeagatik
1971Ex æquo : Autres aventures de l'oncle SamThe Further Adventures Of Uncles SamRobert Mitchell et Dale CaseAmeriketako Estatu Batuak
Ex æquo : L'AppelApelRyszard CzekalaPolonia
Ex æquo : La Jeune MariéeNevestaBorislav SajtinacSerbia
1973Frank FilmFrank MourisAmeriketako Estatu Batuak
1975Le PasPiotr KamlerFrantzia
1977Ex æquo : DavidPaul DriessenHerbehereak
Ex æquo : Le Château de sableThe Sand CastleCo HoedemanKanada
1979Ex æquo : M. PascalAlison De VereErresuma Batua
Ex æquo : Après la vieAfter LifeIshu PatelKanada
1981TangoZbigniew RybczyńskiPolonia
1983Les Possibilités du dialogueMožnosti dialoguJan ŠvankmajerTxekia
1985Une tragédie grecqueEen Griekse TragedieNicole Van GoethemBelgika
1987Ex æquo : L'Homme qui plantait des arbresFrédéric BackKanada
Ex æquo : Un monde pourriSmatchkan SviatBoyko KanevBulgaria
1989La Ferme de la collineThe Hill FarmMark BakerErresuma Batua
1991Le Loup gris et le Petit Chaperon rougeSeriy Volk i Krasnaïa ChapotchkaGarri BardineErrusia
1993Le Fleuve aux grandes eauxFrédéric BackKanada
1995SwitchcraftKonstantin BronzitErrusia
1997La Vieille Dame et les PigeonsSylvain ChometFrantzia
Kanada
1998Papillons de nuitRaoul ServaisBelgika
1999When the Day BreaksWendy Tilby et Amanda ForbisKanada
2000Le Vieil Homme et la merThe Old Man and the SeaAlexandre PetrovKanada
Japonia
Errusia
2001Père et FilleFather & DaughterMichael Dudok de WitHerbehereak
Erresuma Batua
2002BarcodeAdriaan LokmanHerbehereak
2003Le Mont ChefAtama YamaKōji YamamuraJaponia
2004LorenzoMike GabrielAmeriketako Estatu Batuak
2005Les Mystérieuses Explorations géographiques de Jasper MorelloThe Mysterious Geographic Explorations of Jasper MorelloAnthony LucasAustralia
2006Histoire tragique avec fin heureuseHistoria trágica com final felizRegina PessoaFrantzia
Kanada
Portugal
2007Pierre et le LoupPeter & the WolfSuzie TempletonErresuma Batua
Polonia
2008La Maison en petits cubesKunio KatōJaponia
2009SlavarHanna Heilborn et David AronowitschSuedia
2010The Lost ThingAndrew Ruhemann eta Shaun TanAustralia
Erresuma Batua
2011 (Frantsesez) Festival 2011PixelsPatrick JeanFrantzia
2012 (Frantsesez) Festival 2012TramMichaela PavlatovaFrantzia
2013 (Frantsesez) Festival 2013Jeu de l'inconscientSubconscious PasswordChris LandrethKanada
2014 (Frantsesez) Festival 2014Man on the ChairJeong DaheeFrantzia
Hego Korea
2015 (Frantsesez) Festival 2015We Can't Live Without CosmosMi ne mozhem zhit bez kosmosaKonstantin BronzitErrusia
2016 (Frantsesez) Festival 2016Une tête disparaîtFranck DionFrantzia
Kanada
2017 (Frantsesez) Festival 2017The BurdenMin BördaNiki Lindroth von BahrSuedia
2018 (Frantsesez) Festival 2018Bloeistraat 11Nienke DeutzBelgika
Herbehereak
2019 (Frantsesez) Festival 2019MémorableBruno ColletFrantzia
2020 (Frantsesez) Festival 2020Physique de la tristesseThe Physics of SorrowTheodore UshevKanada
2021 (Frantsesez) Festival 2021ÉcorceSamuel Patthey eta Silvain MonneySuitza
2022 (Frantsesez) Festival 2022AmokBalázs TuraiHungaria eta Errumania

Annecyko kristala (film luzeak)

Informazioa zabalago frantsesezko Wikipedia artikuluan aurki daiteke[22].

Urtea Frantziar titulua Jatorrizko izenburua Zuzendaria Herrialdea
1985Daliás időkJózsef GémesHungaria
1987Quand souffle le ventWhen the Wind BlowsJimmy T. Murakami Erresuma Batua
1989AliceNěco z AlenkyJan ŠvankmajerTxekia
1991Robinson et compagnieJacques ColombatFrantzia
1993Porco RossoKurenai no butaHayao MiyazakiJaponia
1995PompokoHeisei tanuki gassen PompokoIsao TakahataJaponia
1997James et la Pêche géanteJames and the Giant PeachHenry SelickAmeriketako Estatu Batuak
1998L'Impitoyable Lune de miel !I married a strange person!Bill PlymptonAmeriketako Estatu Batuak
1999Kirikou et la SorcièreMichel OcelotFrantzia
2000Saririk ez.-  
2001Les Mutants de l'espaceMutant AliensBill PlymptonAmeriketako Estatu Batuak
2002Mari IyagiLee Sung-gangHego Korea
2003McDull dans les nuagesMy Life as McDullToe YuenHong Kong
2004OseamBaek-Yeop SungHego Korea
2005Nyócker !Aron GauderHungaria
2006RenaissanceChristian VolckmanFrantzia
Erresuma Batua
Luxenburgo
2007Libérez JimmySlipp Jimmy friChristopher NielsenNorvegia
Erresuma Batua
2008Sita chante le bluesSita Sings the BluesNina PaleyAmeriketako Estatu Batuak
2009Ex aequo Mary et MaxAdam ElliotAustralia
Ex aequo CoralineHenry SelickAmeriketako Estatu Batuak
2010Fantastic Mr. FoxFantastic Mr. FoxWes AndersonAmeriketako Estatu Batuak
2011 (Frantsesez) Festival 2011Le Chat du rabbinJoann Sfar eta Antoine DelesvauxFrantzia
2012 (Frantsesez) Festival 2012Le Voyage de monsieur CrulicCrulic - Drumul Spre DincoloAnca DamianPolonia
Errumania
2013 (Frantsesez) Festival 2013Rio 2096 : Une histoire d'amour et de furieUma História de Amor e FúriaLuiz BolognesiBrasil
2014 (Frantsesez) Festival 2014Le Garçon et le MondeO Menino e o MundoAlê AbreuBrasil
2015 (Frantsesez) Festival 2015Avril et le Monde truquéFranck Ekinci eta Christian DesmaresFrantzia, Kanada
Belgika
2016 (Frantsesez) Festival 2016Ma vie de CourgetteClaude BarrasSuitza eta Frantzia
2017 (Frantsesez) Festival 2017Lou et l'Île aux sirènesYoake tsugeru lu no utaMasaaki YuasaJaponia
2018 (Frantsesez) Festival 2018FunanDenis DoBelgika, Kanbodia,
Frantzia, Luxenburgo
2019 (Frantsesez) Festival 2019J'ai perdu mon corpsJérémy ClapinFrantzia
2020 (Frantsesez) Festival 2020Calamity, une enfance de Martha Jane CannaryRémi ChayéFrantzia, Danimarka
2021 (Frantsesez) Festival 2021FleeJonas Poher RasmussenDanimarka, Frantzia
Norvegia, Suedia
2022 (Frantsesez) Festival 2022Le Petit Nicolas : Qu'est-ce qu'on attend pour être heureux ?Amandine Fredon eta Benjamin MassoubreFrantzia eta Luxenburgo

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) CITIA, ©. «Annecy > À propos > Historique» www.annecyfestival.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-11).
  2. Puthod, Dominique. (2015). Le Festival international du film d'animation: 50 ans d'une histoire animée. Université Savoie Mont Blanc ISBN 978-2-919732-35-7. (Noiz kontsultatua: 2023-06-11).
  3. (Frantsesez) «Le Festival d'Annecy critiqué par la profession» Le Monde.fr 1971-06-22 (Noiz kontsultatua: 2023-06-11).
  4. (Ingelesez) «En Hommage à Jean-Luc Xiberras» Animation World Network (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  5. (Frantsesez) «Les Gobelins» www.gobelins.fr 2023-06-06 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  6. (Frantsesez) Devoir, Le. (2012-06-13). «Marcel Jean délégué artistique à Annecy» Le Devoir (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  7. (Frantsesez) «Annecy 2015 | Les Fiches du Cinéma» Les Fiches du Cinéma | Maison d'édition cinéma depuis 1934 2015-07-10 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  8. (Frantsesez) «Annecy 2018 - Marcel Jean : Nous sommes condamnés à nous renouveler constamment» Le Film Français (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  9. (Frantsesez) «Le Festival international du film d'animation d'Annecy est annulé» ici, par France Bleu et France 3 2020-04-07 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  10. (Ingelesez) «Annecy festival. Programme» Annecy festival (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  11. «Euskal ekoizpen nabarmenak, Ventana Sur jaialdian» ZUZEU 2022-12-01 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  12. «Annecyko Zinemaldia, bi euskal filmen mundu mailako estreinaldirako erakusleiho paregabea» www.zineuskadi.eu (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  13. «Annecyko Zinemaldia, bi euskal filmen mundu mailako estreinaldirako erakusleiho paregabea» www.kulturklik.euskadi.eus 2022-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  14. (Gaztelaniaz) «La película de animación “Los Demonios de Barro” tendrá su premiere mundial en Annecy» www.elblogdecineespanol.com (El Blog de Cine Español) 2022-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  15. (Gaztelaniaz) «Dos largos españoles de animación competirán en el Festival de Annecy 2022» https://www.culturaydeporte.gob.es.
  16. «Annecyko Zinemaldia, bi euskal filmen mundu mailako estreinaldirako erakusleiho paregabea • GipuzkoaDigital.com» GipuzkoaDigital.com 2022-06-14 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  17. «Bi euskal film Annecyko Zinemaldian» El Diario Vasco 2022-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  18. «Euskal Animazioak bere Indarra Erakutsiko du Annecyn» www.basqueaudiovisual.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  19. «Annecy Festival: Basque. Audiovisual.» www.etxepare.eus (Etxepare Euskal Institutua) (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  20. «Euskal koprodukzioa duten hainbat lan erakutsiko dituzte Annecyn» Zinea 2023-06-12 (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
  21. (Frantsesez) CITIA. «Annecy Festival. Archives. Palmarès» www.annecyfestival.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-11).
  22. (Frantsesez) Cristal du long métrage. 2023-06-11 (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).


Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.