Anne with an E

Anne with an Eeuskaraz: «Anne E-rekin»[1] Kanadako telesaila da, Lucy Maud Montgomeryren Anne Shirleyri buruzko liburuetan oinarritua[2] eta Moira Walley-Beckettek sortutakoa[3]. 2017ko martxoaren 19an estreinatu zen CBC Televisionen eta maiatzaren 12n, Netflix zerbitzuan[2]. 2017ko abuztuan bigarren denboraldirako berritu zen eta 2018ko abuztuan hirugarren denboraldirako. 2019an hirugarren denboraldia kaleratu eta gutxira, CBCk eta Netflixek telesaila bertan behera utzi zutela jakinarazi zuten[2].

Anne with an E
Jatorria
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaKanada
Sasoi kopurua3
Atalak27
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoatelebista drama eta television series based on a novel (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Deskribapena
OinarrituaAnne of Green Gables (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Niki Caro (en) Itzuli
[[Kategoria:Niki Caro (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
Gidoigilea(k)Moira Walley-Beckett (en) Itzuli
[[Kategoria:Moira Walley-Beckett (en) Itzuli idatzitako telesailak]]
Antzezlea(k)
Amybeth McNulty (Anne Shirley)
Geraldine James (Marilla Cuthbert (en) Itzuli)
Dalila Bela (Diana Barry (en) Itzuli)
Lucas Jade Zumann (Gilbert Blythe (en) Itzuli)
R. H. Thomson (en) Itzuli (Matthew Cuthbert (en) Itzuli)
Corrine Koslo (en) Itzuli (Rachel Lynde (en) Itzuli)
Dalmar Abuzeid (en) Itzuli
Cory Grüter-Andrew (en) Itzuli
Joanna Douglas (en) Itzuli




[[Kategoria:R. H. Thomson (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Corrine Koslo (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Dalmar Abuzeid (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Cory Grüter-Andrew (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Joanna Douglas (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorlea CBC Television
Hasiera-data2017ko martxoaren 19a
Amaiera-data2019ko azaroaren 24a

cbc.ca…
IMDB: tt5421602 Filmaffinity: 342630 Allocine: 20175 Rottentomatoes: tv/anne Metacritic: tv/anne-with-an-e
Twitter: AnneWithAnE Netlix: 80136311Edit the value on Wikidata

Argumentua

1896. urtean, Matthew eta Marilla Cuthbert anai-arreba adinekoek mutil umezurtz bat adoptatzea erabaki zuten, Green Gables etxaldean lagun ditzan. Tren geltokira mutilaren bila joan zenean, Matthewk Anne Shirley izeneko neska aurkitu zuen, irudimentsu, argitsu eta berritsua. Umezurtz geratu zen gurasoak hilabete batzuk zituela hil zirenean, eta morroi gisa bizi izan zen hainbat etxetan umezurztegi batean jarri aurretik. Matthewek bera geratzea gustatuko litzaiokeela erabaki zuen bitartean, Marilla ez zen Annez fidatzen. Mesfidantza baieztatu zen Marillak brotxea aurkitu ezin izan zuenean, eta horrela Anne lapurra dela sinestera eraman zuen.

Matthew eta Marillak Anne kanporatu zuten, umezurztegira «itzultzeko». Beldurra hartu zuen han gertatu zitzaion jazarpenarengatik, eta tren geltokira itzuli zen. Bitartean, Marillak brotxea aurkitu eta Anne ez zela lapurra ulertu zuen. Ondorioz, Matthewk Anne aurkitu eta Green Gablesera itzultzeko konbentzitu zuen, non ofizialki haien familiaren parte bihurtuko delarik. Itzuli eta gero, bizilagunen onarpena lortzen saiatzen hasi zen, biziraupen-mekanismoak adimen, arazoak konpontzeko gaitasunak eta irudimena erabiliz.

Aktoreak

  • Amybeth McNulty: Anne Shirley (geroago Anne Shirley-Cuthbert deitua)[4]
  • Geraldine James: Marilla Cuthbert[4]
  • Dalila Bela: Diana Barry[5]
  • Lucas Jade Zumann: Gilbert Blythe[6]
  • Aymeric Jett Montaz: Jerry Baynard[5]
  • R. H. Thomson: Matthew Cuthbert[4]
  • Corrine Koslo: Rachel Lynde[5]
  • Dalmar Abuzeid: Sebastian (Bash) Lacroix[7]
  • Cory Grüter-Andrew: Cole Mackenzie[7]
  • Joanna Douglas: Muriel Stacy andereñoa[8]
  • Ashleigh Stewart: Winifred (Winnie) Rose[9]
  • Jonathan Holmes: William Barry jauna
  • Helen Johns: Eliza Barry andrea
  • Ryan Kiera Armstrong: Minnie May Barry
  • Deborah Grover: Josephine Barry[10]
  • Wayne Best: John Blythe
  • Phillip Williams: Thomas Lynde
  • David Ingram: Harmon Andrews jauna
  • Janet Porter: Andrews andrea
  • Christian Martyn: Billy Andrews[10]
  • Lia Pappas-Kemps: Jane Andrews
  • Ella Jonas Farlinger: Prissy Andrews
  • Jim Annan: Gillis jauna
  • Fiona Byrne: Gillis andrea
  • Kyla Matthews: Ruby Gillis
  • Jacob Ursomarzo: Moody Spurgeon
  • Stephen Tracey: Phillips jauna[10]
  • Miranda McKeon: Josie Pye
  • Glenna Walters: Tillie Boulter
  • Katelyn Wells: Mary Joe
  • Jacob Horsley: Charlie Sloane
  • Taras Lavren: Nate
  • Shane Carty: Dunlop jauna
  • Cara Ricketts: Mary LaCroix[11]
  • Araya Mengesha: Elijah Hanford
  • Nicky Lawrence: Jocelyn
  • Lisa Codrington: Constance
  • Melanie Nicholls-King: Hazel Lacroix
  • Kiawentiio: Ka'kwet[12]
  • Brandon Oakes: Aluk
  • Dana Jeffrey: Oqwatnuk
  • Ines Feghouli: Sandy Baynard
  • Trenna Keating: Pye andrea
  • Brenda Bazinet: Jeannie Pippett

Ekoizpena

Ikuskizunak berak gizonezkoak baino emakumezko pertsonaia gehiago izateaz gain, telesailak hainbat emakume zuzendari izan zituen[13]. Gidoilari guztiak ere emakumeak izan ziren[11].

Ontarion filmatu zen, nahiz eta atal batzuk Eduardo Printzearen Uhartean egin ziren, non gertatu zen eleberriaren ekintza[14].

Hasierako abestia The Tragically Hip taldeak konposatu eta interpretatutako Ahead by a Century da[13].

Erreferentziak

  1. Castejon, Maria. (2020). «"Haurrekin ikusteko moduko telesaila da Anne with an E"» Euskalerria Irratia.
  2. (Gaztelaniaz) Mireille, Andrea. (2022). «Ya puedes echarte todos los capítulos de Anne with an E en tv abierta» Chilango.
  3. (Ingelesez) «Anne of Green Gables set for new life on CBC-TV» CBC.
  4. (Ingelesez) Andreeva, Nellie. (2016). «Netflix’s ‘Anne of Green Gables’ Adaptation Finds Its Anne Shirley, Casts 2 Other Roles» Deadline.
  5. (Ingelesez) Petski, Denise. (2016). «Netflix’s ‘Anne Of Green Gables’ Adaptation Adds Three To Cast; Gets Official Title» Deadline.
  6. (Ingelesez) Petski, Denise. (2016). «Maureen McCormick To Guest In ‘The Guest Book’; Lucas Jade Zumann Joins ‘Anne’» Deadline.
  7. (Ingelesez) Griffiths, Eleanor Bley. (2018). «Meet the cast of Anne with an E Season 2 on Netflix» RadioTimes.com.
  8. (Ingelesez) Gama, Daniela. (2022). «Miss Honey & 9 Other Most Inspiring Movie And TV Teachers» Collider.
  9. (Ingelesez) Basotia, Jyotsna. (2020). «One year without ‘Anne With An E’: What to expect from Anne and Diana's love stories when Season 4 returns?» Meaww.
  10. (Ingelesez) Nguyen, Hanh. (2018). «‘Anne With an E’ Boss Answers Burning Questions About the Queer Soirée, Season 3, and More» IndieWire.
  11. (Ingelesez) Mitchell, Molli. (2018). «Anne With An E season 3 Netflix release date, cast, trailer, plot: When is it out?» Express.
  12. (Ingelesez) «Anne With an E casts Indigenous actor as new friend of Anne’s» Toronto Star.
  13. (Ingelesez) Ahearn, Victoria. (2017). «CBC's Anne shows darker past of 'accidental feminist' from Green Gables» Montreal Gazette.
  14. (Ingelesez) Fraser, Sara. (2016). «Filming new Anne series entirely on P.E.I. 'impossible,' producer says» CBC.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.